(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntzarako curriculuma ezarri dute, Nafarroarako

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretu baten bidez, aleman, euskara, frantses, ingeles, eta italieraren maila aurreratuko irakaskuntzarako curriculuma ezarri du Nafarroarako. Aipaturiko curriculumak bere egiten ditu Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B2 gaitasun mailaren ezaugarriak.


“Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak” hiru mailatan antolatu dituzte: oinarrizko maila, bitarteko maila, eta maila aurreratua. Hezkuntzaren Lege Organikoari jarraiki, Errege Dekretu batek hizkuntza irakaskuntzako maila aurreratuaren ezarpena xedatu zuen, 2008-09 ikasturterako, eta horretarako beharrezkoa da hezkuntza Administrazioek dagokion curriculuma diseinatzea, Hezkuntzaren Lege Organikoari eta Gobernuak finkatutako oinarrizko alderdi batzuei jarraiki.


Hartara, aipaturiko xedapenekin bat eta Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpena egin ondoren, Nafarroako Gobernuak maila aurreratuko curriculumaren edukia onartu du, Nafarroan alemana, euskara, frantsesa, ingelesa, eta italiera irakasteko.


Xedea eta antolakuntza


Maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntza honako hauei zuzenduta dago: derrigorrezko hezkuntzan oinarrizko gaitasunak eskuratu ondoren, heldutasunean, atzerriko hizkuntzen gaineko ezagutza hobetu eta gaitasun mailaren ziurtagiria eskuratzeko beharra duten pertsonei. Maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntza bi mailatan antolatuko dute.



Maila aurreratuko irakaskuntza jasotzea, ziurtagiria lortzea, eta baliokideak


Maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntza jasotzeko beharrezkoa da derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren maila (edo baliokideren bat) gainditu izatea, eta ikasketak hasitako urtean hamasei urte bete izatea. Nolanahi ere, hamalau urtetik gorakoak ere onartuko dituzte, DBHn ikasi ez duten hizkuntzaren bat ikasi nahi badute.


Bitarteko mailako ziurtagiria duten pertsonek maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntza jaso ahal izanen dute. Bestalde, hizkuntza jakin bat ezagutzen dutela egiaztatu dezaketen pertsonek ere egin ahal izanen dituzte aurreikusita dauden bi ikasturteak, ezarritako prozedurarekin bat.


Maila aurreratuko hizkuntza irakaskuntzak Europako Kontseiluaren B2 mailaren baitan dauden gaitasunak ditu erreferentziatzat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, eta ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoa izanen da gutxienez ere urtean behin eginen duten proba bat gainditzea.


Maila aurreratuko lehenengo eta bigarren mailak 2008-09 ikasturtean ezarriko dituzte, hizkuntza irakaskuntza zaharreko laugarren eta bosgarren mailen ordez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa