(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mediku errezeta elektronikoa ezartzeko aplikazio informatikoak kontratatzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariari mediku errezeta elektronikoa ezartzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoak kontratatzeko. Xede horretarako, 500.000 euroko gastua egiteko baimena ere eman du.


Tradiziozko mediku errezeta paperean egiten da, eta medikuek sendagaiak agintzeko eta horiek farmazian eskuratu ahal izateko balio du. Mediku errezeta elektronikoari dagokionez, berriz, prozedura honako hau da: sendagileak ordenagailuan idazten du dagokion agindua, eta gaixoak sendagaia farmazian hartu dezake, inprimaki baten beharrik gabe.


Prozesu zehatza, eskema moduan, honako hau da:


a. Agindua egitea: gaixoa medikuarenera joaten da, osasun txartelarekin. Medikuak dagokion sendagaia agintzen dio, agindua sistema informatikoan idazten du, eta sendagaia erabiltzeko jarraibideak inprimatzen ditu, paperean, gaixoarentzat (sendagaiaren posologia eta erabiltzeko beste jarraibide batzuk).


b. Sendagaia ematea: gaixoa farmaziara joaten da, osasun txartelarekin. Botikariak osasun txartela irakurgailuan sartzen du, eta ordenagailuko pantailan gaixoari dagokion agindua ikusten du. Gaixoari sendagaia ematen dio, eta hori egin izana erregistratzen du, automatikoki, sinadura elektronikoaren bidez; hau da, sistema elektronikoan sartu ahal izateko farmazia bakoitzak duen egiaztapenaren bidez.


c. Faktura egitea: sistemak farmaziaren datuak eransten ditu, emandako sendagaiaren faktura egin eta kobratu ahal izateko.


Automatizazioaren helburuak


Prozesuaren automatizazioaren helburuak honako hauek dira:


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa