Castellano | Euskara | Français | English
Henna beltzarekin egiten diren tatuajeek, horren ugariak uda partean odolgabeak eta aldi baterakoak direlako, erreakzio alergikoak eragin ditzakete, besteak beste, hazkura, babak eta azalaren dekolorazioa tatuajea egin den zatian, eta sentiberatze alergiko iraunkorra tinduei, koloratzaileei eta erabilera ohikoa duten beste gai batzuei. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak tatuaje horien arriskuez ohartarazi du, sarri askotan, jolas moduan haurrei egiten zaizkienak.
Cultur programa, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez antolatutako kultur hedapenerako programa, datorren asteburuan iritsiko da Foru Erkidegoko hamahiru herri eta gune turistikoetara.
Hezkuntza Departamentuak erdi mailako eta unibertsitateko ikasketetarako 2008/2009 ikasturterako Beken Lehiaketa Orokorra iragarri du. Testua laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Departamentuak 3.699.903,49 euro bideratuko ditu finantzaketa horretara, eta 2009ko Aurrekontutik ordainduko da.
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 165.243 € bideratu ditu diru laguntza gisa irabazi asmorik gabeko bost erakunderentzat, gizarteratzeko etxebizitza programan dituzten funtzionamendu gastuetarako.