(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Irailaren 4tik 15era bitarte, ikasturtea hasiko da Nafarroan

osteguna, 2008.eko irailak 4

Irailaren 4tik 15era bitarte, ikasturtea hasiko da Nafarroako Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Aurreko urteetan bezalaxe, ikasturtea pixkanaka abiatuko dute.



Horrela bada, eskolan hasiko diren lehenak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izanen dira, eta ondoren, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta Heziketa Zikloetako ikasleak hasiko dira.


Zehazki, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasturtea irailaren 4tik 10era bitarte hasiko da, eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta Heziketa Zikloetako ikasleak, berriz, irailaren 9tik 15era bitarte hasiko dira eskolan.


Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, hizkuntza eredu guztiak barne, egutegi honen arabera zabalduko dituzte ateak: gaur, irailaren 4an, 12 ikastetxe publikotan hasiko da ikasturtea; bihar, irailaren 5ean, 43 ikastetxe publikotan; irailaren 8an (astelehena), 65 ikastetxetan; irailaren 9an (asteartea), 28 ikastetxetan; eta irailaren 10ean (asteazkena), 9 ikastetxe publikotan.


Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dagokienez, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak barne, ikasturtea egutegi honen arabera hasiko da: irailaren 9an (asteartea), ikastetxe publiko batean hasiko da ikasturtea; irailaren 10ean (asteazkena), ikastetxe batean; irailaren 11n (osteguna), bi ikastetxetan; irailaren 12an (ostirala), 38 ikastetxetan; eta irailaren 15ean (astelehena), 14 ikastetxetan.


Ikastetxe pribatuetan ere, ikasturtea pixkanaka abiatuko dute. Hain zuzen ere, egutegi honen arabera zabalduko dituzte ateak ikastetxe pribatuek (hezkuntza etapa eta hizkuntza eredu guztiak barne): bihar, irailaren 5an, 4 ikastetxetan hasiko da ikasturtea; irailaren 8an (astelehena), 9 ikastetxetan; irailaren 9an (asteartea), 13 ikastetxetan; irailaren 10ean (asteazkena), 8 ikastetxetan; irailaren 12an (ostirala), itunpeko 19 ikastetxetan; eta irailaren 15ean (astelehena), 4 ikastetxetan.


Ezaugarri bereziak dituzten beste ikastetxe batzuetan, hilabete bukaeran emanen diote hasiera ikasturteari (esate baterako, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan). Horietan guztietan euren eskola egutegia egin behar izan dute, kokalekuaren ezaugarrien arabera. Hain zuzen ere, 175 eskolak eguneko egutegia izanen dute, Hezkuntza Departamentuaren araudia betetze aldera. Gainera, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako egutegian iraileko azterketak egiteko beharrezkoak diren hiru egunak ere kontuan hartu behar izan dituzte.

Dokumentazioa:
Centros. Inicio de curso 2008/9
Cuadro. Nº de centros por fechas. 2008/9

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa