Castellano | Euskara | Français | English
Osasun kontseilaria Lizarrako García Orcoyen Ospitalean izan da, gaur goizean, tresna berri honen aurkezpenean. Ahotsa ezagutzen duen baliabide berri honi esker, osasun arloko profesionalek zuzenean sar ditzakete beraien oharrak Historia Kliniko Infomatizatuan, Nafarroako osasun-sare publikoko erabiltzaileen historian, alegia.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Iruñean aurkitu zuten legenardun baten oina utziko dio Bartzelonako Museu Egipci-Clos Arkeologia Fundazioari. Hain zuzen ere, Iruñeko Gaztelu Plazan 2001etik 2003ra bitarte egin zituzten indusketa arkeologikoetan aurkitu zuten 139E legenardunaren oin bat da.
Irailaren 4tik 15era bitarte, ikasturtea hasiko da Nafarroako Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Aurreko urteetan bezalaxe, ikasturtea pixkanaka abiatuko dute.
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José María Roig Aldasoro jaunak eta Karkazteluko alkate Julio Eduardo Prieto Arbeloa jaunak hitzarmen bat sinatu dute, aipatu udalerrian industrialdea eraikitzeko.