(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Roig kontseilariak eta Zarrakazteluko alkateak hitzarmen bat sinatu dute udalerrian industria gunea eraikitzeko

osteguna, 2008.eko irailak 4

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José María Roig Aldasoro jaunak eta Karkazteluko alkate Julio Eduardo Prieto Arbeloa jaunak hitzarmen bat sinatu dute, aipatu udalerrian industrialdea eraikitzeko.


El consejero Roig (segundo por la izda) y el alcalde de Carcastillo (enfrente), en un momento del acto de firma.

Roig kontseilariak (ezkerretik bigarrena) eta Zarrakazteluko alkateak (parean) industrialde bat eraikitzeko hitzarmena izenpetzen dute. ( irudia handitu )


Hitzarmen hori sortu da, Karkazteluko Udalak interesa azaldu duelako, hasiera-hasieratik, udalerrian industrialde bat sustatzeko. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, industriarako lurzoru berriak sortu nahi ditu Foru Komunitatean. Zehatzago, lurraldea antolatzeko politikaren baitan legegintzaldi honetan zehar Foru-gobernuak garatuko dituen lau milioi metro koadro lurzoru industrialean kokatu beharra dago industrialde hori. Politika horrek, Nafarroako eskualde guztien hazkunde orekatua du helburu, bai eta jarduera sozioekonomikoaren sustapena ere.


"El Villar" izeneko eremuan kokatuko da industrialdea, eta 40.000 m2-ko azalera izango ditu. Horietatik erdia industria jardueretarako partzelei dagozkie, 13.000 eremu berdeetarako eta, gainerakoa, bideak eta aparkalekuak egiteko. Industrialdeak tamaina desberdinetako hamabi partzela izango ditu guztira.


Hitzarmenak ezartzen duenez, Karkazteluko Udalak Nafarroako Gobernuaren eskuetan uztiko du industrialdearen sustapen nahiz exekuzioa. Jarduera hori, Nasuinsa (Navarra de Suelo Industrial, SA) erakunde publikoaren bidez garatuko da, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentura atxikita dagoen erakundearen bidez, alegia. Karkazteluko Udalak industrialdea burutzeko beharrezkoak diren lurrak emango ditu, zeintzuek industria jardueretarako lurzoru urbanizagarri gisa kalifikatuta egon beharko duten. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, obrak kontratatu eta exekutatzeko ardura hartuko du. Kontratazioa burutu ahal izateko, eskainitako industria-orubeen %30a erosteko aukera formalizatuta egon beharko da, gutxienez.


Partzelen kudeaketa eta salmenta, modu bateratuan gauzatuko dute, Karkazteluko Udalak eta Nasuinsa erakunde publikoak.


Karkazteluko proiektua, Foru Administrazioak toki erakundeekin mantentzen duen lankidetza-politikaren beste adibide bat baino ez da. Era berean, Komunitatearen garapen orekatuaren bidez lurraldea nola antolatzen duen ere adierazten du. Jarduera ekonomikoak burutzeko eremu berriak ezartzeak aberastasuna eta lanpostu ugari ekarri ditu Nafarroako eskualde desberdinetara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa