(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzainek bi pertsona atxilotu dituzte, Nafarroako enpresa bati Internet bidez iruzur egin eta 35.600 euro poltsikoratzeagatik osteguna, 2009.eko irailak 3

Atxilotuek sozietatearen banka elektronikoko erabiltzaileen pasahitzak baliatu zituzten zazpi banku eta kutxetara dirua transferitzeko


Foruzaineko bi pertsona atxilotu dituzte, bata Bartzelonakoa eta bestea Almeriako Roquetas de Mar hirikoa. Ikerketaren arabera, atxilotuek 35.600 euro lapurtu dizkiote Nafarroako enpresa bati, Internet medio: sozietateak banka elektronikoko gestioak egiten zituen ordenagailura birus troiar bat sartuta. Sistema horren bitartez iruzurgileek erabiltzaileen pasahitzak eskuratu zituzten.

Nafarroako Foruzaingoko Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen Kontrako Delituen Brigada (Polizia Judizialaren atala) 2008ko urtarrilean hasi zen kasua aztertzen, enpresako jabeek ustez iruzur egiten ari zitzaiela salatu ondoren. Gertakarien berri Lizarrako Instrukzioko 2. Epaitegiaren berri eman zieten. 

Salatzaileek esandakoaren arabera, urtarrilaren 9an eta 10ean, sozietatearen banku erakundeak familia enpresaren kontutik zazpi banku eta kutxetara (bi erakunde atzerrikoak ziren) 35.600 transferitzeko agindua jaso zuen: hilaren 9an 10.500 eta 8.000 euro; 10ean 3.000 euro; 14an 5.000 euro, Europa ekialdeko herrialde batera, eta 9.100 euro Europa iparraldeko banku bateko kontura. Ustez, norbaitek enpresako ordenagailu batean birusa sartuta eman zuen agindua. Enpresaburuek 10.000 euro berreskuratu zituzten. 

Salatzaileak azaldu zuen haren anaiak banka elektronikoko eragiketak egiten zituela ordenagailu pertsonaletik, enpresaren gestioari zegozkion transferentziak, hain zuzen. Aipatu egunetan, ordenagailuak funtzionatzeari utzi zion eta teknikari batek konpondu behar izan zuen.

Foruzaingoak, behin bildutako informazioa aztertu ondoren, jatorrizko ordenagailuen zenbaki sekuentziak zehaztu zituen, baita dirua bidalitako banku erakundeak ere.

Foruzaingoak, banku erakundeekin elkarlanean, iruzurra egin zuten pertsonak identifikatu zituen eta nola lan egiten zuten jakin zuen. Ustea zen bakoitza bere aldetik aritu zela eta, beraz, bi iruzur deliturengatik atxilotzeko agindua eman zuten. .

Atxilotuak dira, batetik, Bartzelonako F.P.P., 40 urtekoa; eta bestetik, E.J., 40 urtekoa, Errusian jaioa eta Roquetas de Marreko (Almeria) auzoa. Lehena Mossos d'Esquadrako kideek atxilotu zuten Katalunian, eta bigarrena Polizia Nazionalak Barajasko aireportuan, abuztuaren 27an. Biek epailearen esku utzi dituzte.

Seguru ibiltzeko aholkuak

Internet bidezko iruzur kasu horren aurrean, Foruzaingoak hiritarrei gomendatu die kreditu txartelak Interneten erabiltzerakoan segurtasun neurri batzuk hartzeko: 

- Web orri seguruetan aritzea; web orriek ordainketak linean egiteko ziurtagiriak eduki behar dituzte.

-Bankura sartzeko pasahitzak Internet bidez baieztatzeko eskariak dituzten mezuei ez erantzutea.

- Internet bidez heltzen diren eta datu pertsonalak edo bankuko informazioa eskatzen duten lan eskaintza erakargarriak baztertzea.

-Ordenagailuetan birusen kontrakoak edukitzea.
- Ezezagunen fitxategiak ez deskargatzea, birus troiarrak eduki ditzaketelako eta birus horiek bankuko datuak lortzeko balio dutelako.

- Ordainketak egiterakoan kreditu txartelei begirik ez kentzea, segundo gutxitan bikoiztu dezaketelako.

- Banku erakundeen kutxazainak erabiltzerakoan, txartelen irakurgailuak bankuarenak direla ziurtatzea, ez banda magnetikoak bikoizteko gailuak. Batzuetan, gailu horiek ofizialen ondoan jartzen dituzte, forma eta kolore erakargarriekin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa