(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Corellako saihesbidea ireki du asteazkena, 2010.eko ekainak 2

Saihesbide horri esker herrigunetik ia 3.000 ibilgailu gutxiago pasako dira


Sanz Lehendakariak inauguratu du Corellako saihesbidea.

Sanz Lehendakariak inauguratu du Corellako saihesbidea. ( irudia handitu )

Corellako saihesbidea gaur goizean inauguratu dute. Inauguraziora bertaratu dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, ekitaldiko buru gisa; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalan Higueras; eta Corellako alkatea, Jose Javier Navarro.

Corellako saihesbidea egiteko obrak Nafarroa 2012 Planean daude eta SPRIN sozietate publikoak finantzatu ditu; obrak Azysa Obras y Proyectos enpresak egin ditu, 8,38 milioiren truke. 


Obrak Corellako herrigunearen iparraldean egin dituzte, udal barrutian. Zehazki, ibilgailuak herrigunetik ez pasatzeko saihesbide bate gin dute; saihesbideak lotzen ditu NA-161(Corella-Rincón de Soto) eta NA-6810 (Corella-Tutera) errepideak, N-113 (Iruña-Madril) errepidearekiko lotunean. Saihesbideari esker zirkulazioa funtzionalagoa, seguruagoa eta erosoagoa izango da, herrigunetik egunean ia 3.000 ibilgailu gutxiago pasako baitira.

Sanz Lehendakariaren iritziz eta inaugurazioan esan duen moduan, era horretako obrek “agerian jartzen dute posible dela Espainiako defizita gutxitzeko egonkortasun planak eta zerga kontrolak gauzatzearekin batera lanpostuei eusteko inbertsioak egitea”. Sanzen ustez, alderdi horiek kontuan hartzen ez dituzten murrizketak “ahulak” dira eta epe luzera eragin kaltegarriak izango dituzte. Alde horretatik nabarmendu du Nafarroan, kontrola aurrera eramatearekin batera, langabezia gutxitu dutela hiru hilabetean segidan. 



Corellako saihesbidea goitik.

Corellako saihesbidea goitik. ( irudia handitu )

Saihesbideak 3.710 metro dauzka, bi zatitan banatuta. Lehena (1.530 metro) hasten da bigarren mailako NA-161 (Corella-Rincón de Soto) errepidearen 6 kilometro puntuan, han egin duten glorieta itxi batean, eta bukatzen da NA-6920 (Corella-Alfaro) errepidearekiko loturan, beste glorieta itxi batean.

Bigarrena (2.180 metro) lehena bukatzen den lekuan hasi eta beste glorieta itxi batekin bukatzen da, NA-6810 (Corella-Tutera) errepidean, N-113 (Iruña-Madril) errepidearekiko loturatik gertu. 


Saihesbideak 7 metroko galtzada eta bi errei dauzka, bakoitza 3,5 metrokoa; bazterbideak metro bat neurtzen du eta bermak dauzka bi aldeetan, 0,75 metrokoak.

Saihesbidean, gaineko pasagune bat jarri dute hilerriaren ondoko bidearen parean, baita zubi bat ere Alhama ibaia zeharkatzeko, eta Soria-Castejon trenbidea azpitik igarotzeko pasabidea.

Saihesbide hori eta Corellan abenduan ireki zuten zeharbidea osagarriak dira. Zeharbidea egin zuten Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Corellako Udalak sinatutako hitzarmen baten esparruan, 2.717.053 eurorekin; zenbateko horretatik 1,8 milioi euro Nafarroako Gobernuak jarri zituen. 

Ebroko ardatzeko saihesbideak

Nafarroako Gobernua Ebroko ardatzean inbertsioak egiteko ahalegin handiak egiten ari da. Izan ere, Nafarroa 2012 Planaren barruan bost saihesbide daude aurreikusita: Mendaviakoa, Milagrokoa, Lodosakoa eta Valtierra Arguedasekoa eraikitzen ari dira Andosillakoa urrian ireki zuten.

Bost saihesbide horietan 61,8 milioi euro inbertituko dituzte. Bide horiek, aste honetan ireki duten Funeskoak eta gaur inauguratu duten Corellakoak Ebroko bailarako ekonomia sustatzen lagunduko dute eta, gainera, bideko segurtasuna hobetuko dute nabarmen. 

Dokumentazioa:
Ficha técnica
Folleto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa