(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Politika, gizarte eta hezkuntza agenteek Nafarroako Garapen Ekonomikorako Eredu berria, Moderna Plana, abian jarri dute astelehena, 2010.eko ekainak 21

Moderna Planean 458 ekintza jaso dituzte, datozen hogei urteetan ekoizpen eredua aldatzeko, osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia oinarri hartuta


Sanz Lehendakaria Moderna Plana sinatzen

El Presidente Sanz en el momento de la firma del Plan Moderna. ( irudia handitu )

Nafarroako politika, gizarte eta hezkuntza agenteek Moderna Plana (Nafarroako Garapen Ekonomikorako Eredua) sinatu eta abian jarri dute gaur, Iruñean; ekimen horren helburua da foru erkidegoko ekoizpen eredua aldatzea, datozen hogei urteetan.

Moderna Planean jaso dituzte, 500 orrialde baino gehiagoan, ekonomia, hezkuntza eta enplegu arloko 2030. urterako hainbat helburu eta helburu horiek lortzeko 458 jarduera.

Moderna Planaren sustatzaileak eta gaur dokumentua sinatu duten sustatzaileen ordezkariak hauek dira, hurrenez hurren: Nafarroako Gobernua, eta haren izenean Miguel Sanz Lehendakaria; Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN), eta haren izenean Roberto Jimenez idazkari nagusia; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (NEK), eta haren izenean Jose Antonio Sarria presidentea; Nafarroan gehiengo duten sindikatuak, UGT eta CCOO, eta haieni zenean Juan Goyen eta Jose Maria Molinero idazkariak; Nafarroako Unibertsitate Publikoa, eta haren izenean Julio Lafuente errektorea; eta Nafarroako Unibertsitatea, eta haren izenean Angel Gomez Montoro zuzendaria.

Gizarte eta hezkuntza erakundeetako zazpi ordezkariek, dokumentua sinatuta, hitz eman dute Moderna Plana sustatuko dutela, eta bultzatuko dutela, baita ere, datozen hogei urteetan Planean ezarritako erronkak erdiesteko gestio eta finantzaketa eredua. Planaren xedea da, hain zuzen, ekoizpen eredua aldatzea eta, era horretan, Nafarroan aberastasuna, bizi kalitatea eta ingurumenaren eramangarritasuna areagotzea.

Hona hemen Moderna Planaren helburu orokorrak:

aberastasun gehiago sortzea eta, era horretan, Nafarroa biztanleko BPGren eta aberastasunaren bidezko banaketaren Europako eskualdeen zerrendan aurreneko 20 postuetan jartzea (orain, Europako 271 herrialdeetatik 32. dago); giza garapen handiagoa lortzea eta Nafarroa, Giza Garapenaren Adierazleari (GGA) dagokionez, Europako lehen hamar eskualdeetako bat izatea, horretarako kalitate handieneko osasun laguntza eta hezkuntza sistema bikaina eskainita; eta ingurumenaren eramangarritasuna areagotzea eta parametro horretan Nafarroa Europako lehen hogei eskualdeetako bat izatea.

Agintariak ekitaldian

Plana sinatu dutenen argazkia. ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak azpimarratu du sektore publikoak eta pribatuak elkarlan estuan sortutako plan bat dela eta Nafarroan ekonomia berri bat sustatzea duela helburu. Horretarako, planean jaso dituzte datozen hogei urteetan foru erkidegoak mamitu behar dituen erronkak, metodologia eta ardatz nagusiak.

Miguel Sanzen hitzetan, plana "ideia eta proposamen ugarirekin sortu da, jasotako helburuak eta gestioa zorrotzak eta zehatzak, eta finantzaketa tresnak dagoeneko diseinatutako daude".


Osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia

Bi urteetako diagnostiko eta partaidetza lanen ondoren, Moderna Planean ondorioztatu dute produktibitatea gehitzea lortuko dutela, batetik, sektore tradizionaletan hobeto lan eginez; eta bestetik, produktibitate handieneko sektore berrien alde eginez.

Hala, hiru ardatz ekonomiko handi hauen aldeko apustua egin beharra dago: osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia.

Hiru ardatz horiek 12 eremu estrategiko dauzkate. Osasunaren ekonomiak hiru: osasun zerbitzuak, medikuntzako gailuak eta biomedikuntza. Ekonomia berdeak sei: energia berriztagarriak, ibilgailu eramangarriak, nekazaritza elikagaiak, ingurumena eta hondakinak, turismo berdea eta eraikuntza eramangarria. Eta talentuaren ekonomiak hiru: enpresa zerbitzuak, hezkuntza eta jakintza sorkuntza, eta industria mekatronikoa.

Ardatz eta eremu estrategikoen aldeko apustua egiteaz gain, Moderna Planean landuko dituzte, bereziki, Nafarroako enpresa sektore guztiei modu nuklearrean eragiten dieten zeharkako faktoreak landuko dituzte, eta jarduerak hauek izango dira: hezkuntza indartzea, talentua erakartzea eta giza kapitala garatzea; berrikuntzako inbertsioa gehitzea; jarrera ekintzailea sustatzea; Nafarroako gizartea eta ekonomia nazioarteratzea; administrazio publikoa berritzea, eraginkorragoa izan dadin; eta guztien eskura hartzea azpiegitura fisiko eta teknologiko hobeak eta elkarlan testuinguru egokia. Apustu horiek zeharkako zazpi arlotan daude banatuta.

Gauzak horrela, Moderna Planak 19 arlo dauzka lantzeko, Nafarroako ekonomia garatzeko eredua berria mamitze aldera. Arlo horiek, halaber, 41 lan ildo estrategikotan daude banatuta eta ildo estrategiko horietan etorkizunerako 112 proiektu zehatz daude. Azkenik, proiektu horiek gauzatzeko 458 jarduera daude jasota. Moderna Planean jarduera horiek guztiak zehaztu dituzte, baita jarduera horiek gauzatuko dituzten lan taldeak ere.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Indicadores de Objetivos MODERNA.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa