(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hiru ikastetxek “Ekintza Magistralari” emandako sari nazionala lortzeko aukera dute asteartea, 2010.eko abuztuak 17

Iruñeko "Bernart Etxepare" eta Zudairiko (Ameskoabarrena) "Las Améscoas" HLI eta Iruñeko "Nekazaritza eta Basozaintza" BHI dira


Foru Erkidegoko ikastetxe publikoek egindako hiru hezkuntza-proiektuk, Droga-mendekotasunaren kontra laguntzeko Fundazioak, Espainiako Lankidetzarako Batzorde Nazionalak, UNESCOk eta BBVAk, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz, antolatzen duten 2010eko Ekintza Magistralaren Saria lortzeko aukera dute.

Nafarroako Eskola Elkarteko kideek osatzen duten Ebaluazio Autonomikoko Batzordeak aukeratutako proiektuak ikastetxe publiko hauek egin dituzte: batetik, Iruñeko "Bernart Etxepare" eta Zudairiko (Ameskoabarrena) "Las Améscoas", Haur eta Lehen Hezkuntzako kategorian parte hartu dutenak; bestetik, Iruñeko "Nekazaritza eta Basozaintza" Institutua, Bigarren Hezkuntzakoan.

Epaimahaiak irailaren amaieran emango du epaia. Sariak, honakoak izango dira: 9.000 euro, irakaslearentzat edo proiektuaren sustatzailea den irakasle taldearentzat, eta beste 9.000 euro, proiektua garatu duen ikastetxerako. Sariak, Sofia Erreginak banatuko ditu, Droga-mendekotasunaren kontra Laguntzeko Fundazioaren ohorezko lehendakaria baita.

Lehiaketaren xedea da 2009/2010 ikasturtean garatutako hezkuntza-proiektuak saritzea eta ezagutzera ematea. Ikasleen artean, gizartearen aldeko balioak, hala nola, solidaritatea, tolerantzia eta genero-berdintasuna ezarri dituztenak; gizarte-arriskuko jokabideak, hala nola, drogen kontsumoa, indarkeria ikasgeletan edo arrazismoa, prebenitzen lagundu dutenak, eta eskolaren eta familiaren artean lankidetza- eta elkarreragin-esparruak ezarri dituztenak, izango dira, hain zuzen, saritutakoak.

Seigarren edizio honetan Espainia osoko 198 proiektuk parte hartu dute. Aurten, nobedade moduan, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek ere parte hartzeko aukera izan dute.

Aukeratutako proiektuak

"Bernart Etxepare" HLIk "14 semillas/ 14 hazi" izeneko proiektua aurkeztu du. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat da, eta Garapenerako Hezkuntza landu du. Zehazki, eguneroko egoeretan oinarrituz, munduan dauden beste errealitate batzuk ezagutzeko eta ikasleak, pertsona guztiak aldaketaren eragileak izan daitezkeela kontzientziatzeko aukera ematen duten ekintzak prestatu ditu.

"Las Améscoas" HLIk bultzatutako ekimena "Iluminando la Edad Media" da. Proiektu artistiko-plastikoa da (Erdi Aroko herrixka baten maketa egin du, birziklatutako materialak erabiliz). Lehen Hezkuntza bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat da, eta xedea da nork bere burua eta curriculuma garatzen laguntzea eta errespetuzko, berdintasunezko, laguntzazko eta solidaritateko jarrera lantzea.

"Nekazaritza eta Basozaintza" BHIk sustatutako proiektua "Aprendiendo a ser adulto" da, eta Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak egiten dituzten ikasleentzat da; oinarrizko hezkuntza gainditu gabe duten eta ikasketei uzten dioten pertsonentzat. Helburua da ikasle horiei autoestimu eta ezagutza maila nahikoa lortzeko beharrezkoak diren tresnak ematea, bizitzari eta gizarteari aurre egiteko. Horretarako, drogekin, musikarekin, kalearekin, sexuarekin eta familiaren gatazkekin zerikusia duten arloak lantzen ditu.

Dokumentazioa:
Proyectos navarros que optan al Premio a la Acción Magistral 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa