(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udako ikastaro batean Europako lau zuzendariren filmografia aztertuko dute asteartea, 2010.eko abuztuak 31

Sakonduko dituzte, zehazki, Peter Greenaway, Roman Polanski, Pedro Costa eta Jacques Tourneur zuzendarien lanak


Aste honetan, Iruñeko UNEDek antolatutako udako ikastaro batean, Europako lau zuzendariren filmografia aztertuko dute.

Ikastaro monografikoa abuztuaren 30ean hasi eta irailaren 2an amaituko da eta Iruñeko Kondestablearen Jauregian egingo dute. Sakonduko dituzte, zehazki, Peter Greenaway, Roman Polanski, Pedro Costa eta Jacques Tourneur zuzendarien lanak.

"Europako zinemaren bidea" ikastaroaren zazpigarren edizioa da

eta Blanca Oria eta Juan Zapater kazetari eta kritikariek zuzendu dute.

Saio bakoitzean zuzendari bat izango dute hizpide:

abuztuaren 30ean, astelehenean, Peter Greenaway; abuztuaren 31n, asteartean, Roman Polanski; irailaren 1ean, asteazkenean, Pedro Costa; eta irailaren 2an, ostegunean, Jacques Tourneur. Egitarauari jarraiki, saioen hasieran zinemagileen obra zertan den azalduko dute eta, gero, lanen bat proiektatuko dute; amaitzeko, lan horren bereizgarri nagusiak aztertuko dituzte.

Lau zinemagile garrantzitsu

Abuztuaren 30ean Peter Greenaway (1942) galestarra izan zuten hizpide. Greenaway pelikula hauek egin ditu, besteak beste: "The Falls" (1980), "El contrato del dibujante" (1982), "El cocinero, el ladrón, su mujer y su amante" (1989), "The Pillow Book" (1996) eta "Nightwatching" (2007).

Arratsaldeko hitzaldian Jorge Gorostiza arkitektoak aztertu zuen Greenaway.

Abuztuaren 31ko saioa Roman Polanskiri (1933) buruzkoa izango da. Jatorri poloniarreko zinemagile frantsesak film hauek zuzendu ditu, besteak beste: "El cuchillo en el agua" (1962), "La semilla del diablo" (1968), "Chinatown" (1974), "La novena puerta" (1999), "El pianista" (2001), "Oliver Twist" (2005) eta "El escritor" (2010).

Zuzendariaren filmografia Gironako Unibertsitateko Zinemaren Historia eta Teoria irakasle Angel Quintanak sakonduko du.

Hirugarren saioan, irailaren 1ean, Pedro Costa (1959) portugaldarraren lana aztertuko dute. Costak zuzendu ditu, adibidez: "Tudo Invenção Nossa" (1984), "O Sangue" (1989), "En el cuarto de Vanda" (2000) eta "O Estado do Mundo-Capítulo Garrafal" (2007).

Egileari buruz Santos Zunzuneguik hitz egingo du, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Fakultateko katedradunak.

Azkenik, irailaren 2ko saioa Jacques Tourneur (1904) frantsesari buruzko izango da; zuzendu zituen, esaterako: "Out of the past" (1947), "Night of the Demon" (1952) eta "The Comedy of Terrors" (1964).

Tourneur zinemagileari buruzko eskola magistrala Jesus Gonzalezek emango du; Gonzalez Ikus-entzunezko Komunikazioan katedraduna eta Trama y Fondo kultur elkarteko burua da.
Dokumentazioa:
Programa del curso "El camino del cine europeo VII"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa