(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren IV. Topaketa ireki du osteguna, 2011.eko apirilak 14


Bilera Iruñean egin da eta lankidetza deszentralizatuaren eta emaitzen kudeaketaren balioa aztertzea du xede


Garapenerako lankidetzaren topaketa

Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren topaketa. Ezkerretik eskuinera: García Malo, Sanz Lehendakaria, Soraya Rodríguez eta Andrés Carbonero. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren IV. Topaketa irekitzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Bilera apirilaren 14an eta 15ean egingo da Kondestablearen Jauregian, Iruñean. Bertan, Espainiako autonomia-erkidegoetako arduradun politiko eta teknikoek lankidetza deszentralizatuaren eta emaitzetara bideratutako kudeaketaren garrantzia aztertuko dute.

Topaketaren irekitze-ekitaldian Soraya Rodriguez Ramos Nazioarteko Lankidetzako Estatu idazkaria eta María Isabel García Malo Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria ere egon dira. Sarrera Andrés Carbonero Martínez Nafarroako Gobernuko Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendariak egin du.

Espainiako autonomia-erkidegoek 2011n Espainiako garapenerako laguntza osoaren %11 ematen dute. Herrialde hartzaileen arabera, ehuneko hori %30etik gorakoa da eskualde batzuetan, besteak beste, Erdialdeko Amerikan. Espainiako autonomia-erkidego guztiek garapenerako lankidetzaren lege autonomikoak eta funtsak esleitu eta kudeatzeko plan gidariak dituzte.

 
Garapenerako lankidetzaren topaketa

Autonomia-erkidegoen eta garapenerako lankidetzaren topaketa. Bileraren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Espainian egiten den lankidetza-formula deszentralizatua Koldo Unzeta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedradunak eta Hegoa Institutuko kideak eta José Mª Fernández López de Turiso Kanpo Arazoetarako eta Lankidetza Ministerioko Garapenerako Politiken Planifikazio eta Ebaluazio zuzendari nagusiak aztertuko dute.

Jesús Gamallo Aller Galiziako Xuntako Kanpo Arazoen eta EBrekiko Harremanen zuzendari nagusiak Eskualdeen Batzordeak "EBko garapen-politiken" Liburu Berdeari buruz emandako irizpenaren berrikuspena egingo du, Europako eskualdeek garapen-politiketan duten parte-hartzea aztertuz, eta Enrique del Olmo Administrazioaren eta Politika Publikoen Nazioarteko eta Iberoamerikako Fundaziokoak Espainiaren nazioarteko lankidetzaren esparruan diru-laguntzak eta laguntzak arautzen dituen Errege Dekretua aztertuko du.

Gaien bigarren blokeak Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko emaitzetara bideratutako kudeaketa du oinarri. Hitzaldia Carola Calabuig Kanpo Arazoetarako eta Lankidetza Ministerioko Garapenerako Politikak Planifikatzeko Arloko buruak emango du. Horrez gain, programan tailer sektorialak egingo dira bi gai horien inguruan.

Topaketa bihar amaituko da. García Malo kontseilariak parte-hartzaileak Nafarroako Jauregian hartuko ditu.

Garapenerako lankidetza Nafarroan

Foru Komunitateko garapenerako lankidetzak Plan Gidaria du oinarri. Horren lehenengo edizioa 2007-2010 aldian egin da. II. Plan Gidaria idatzita dago, eta 2011 eta 2014 urteen bitartean egongo da indarrean.

Azken lau urteetan, 1.056 esku-hartze finantzatu dira, 80 milioi eurotik gorako gastua eginda. Horrek Nafarroako Gobernuak aldi horretan egindako gastuaren %0,7 esan nahi du. Kalkuluen arabera, laguntzetatik urtero bi milioi pertsonak onurak lortu dituzte; onuradunen erdiak emakumeak dira.

Funtsen %80 lehentasunezko 19 herrialdetan erabili da, oinarrizko gizarte-beharrizanak asetzeari lotutako sektoreetan (%17 osasunean, %13 hezkuntzan, eta %5 ur-hornikuntzan). Nafarroak lankidetzarekin konpromiso gero eta handiagoa du garapen integraleko prozesuetan, batez ere landa-esparruan. Horren erakusgarri da funtsen %17 arlo "multisektorialean" inbertitu dela, hau da, gehienbat landa-garapeneko proiektuetan.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programa del Encuentro
Discurso del Presidente Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa