(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrikuntza Departamentuak milioi bat euro bideratu du Moderna Ekintzailearen Bekaren edizio berrira asteazkena, 2011.eko maiatzak 4


30 beka eman beharrean 40 emango dituzte, eta beraz, aurrekontua 275.000 euro handituko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, Moderna Ekintzailearen Bekaren bigarren edizioa deitu du. Horretara 1.073.400 euro bideratuko dira (iaz baino 273.400 gehiago). Eskaerak datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 9, aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honen berrikuntzak dira, batetik, 30 beka eman beharrean 40 emango direla eta, bestetik, beken finantzaketan lankidetza pribatua egongo dela (enpresek bekak ordain ditzakete).

Berrikuntza Departamentuak milioi bat euro bideratu du Moderna Ekintzailearen Bekaren edizio berrira

Roig kontseilaria eta Carmen Leza bekaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez,

Moderna Ekintzailearen Bekaren bigarren edizioa deitu du. Horretara 1.073.400 euro bideratuko dira (iaz baino 273.400 gehiago). Eskaerak datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 9, aurkeztu ahal izango dira.

José Mª Roig Aldasoro Departamentuaren titularrak ekimena gaur goizean aurkeztu du. Ekitaldi horretan alboan izan du Carmen Leza Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren (CEIN) zuzendaria.

Deialdi honen berrikuntzak dira, batetik, 30 beka eman beharrean 40 emango direla eta, bestetik, beken finantzaketan lankidetza pribatua egongo dela (enpresek bekak ordain ditzakete). Era berean, zerbitzu berriak eskainiko dira, besteak beste: gaitasun ekintzaileak eta gaitasun digitala garatzea; aholkularitza espezializatua; networking eta sarbidea aholkularien sarera; eta nazioko eta nazioarteko merkatuetara irekitzeko laguntza. Zerbitzu horiei orain arte eskaintzen zirenak gehitu behar zaizkie: enpresa-kudeaketaren arloko prestakuntza, IESE negozioen eskolak emanda; trebakuntza-ibilbide osagarria, sustatzaile bakoitzarentzat neurrira diseinatutakoa; CEINen tutoretza indibiduala; sarbidea finantzaketa-iturrietara; aholkularitza espezializatua; eta espazio fisikoa enpresen haztegian.

Aurreko edizioan bezala, 18.000 eurora arteko bekak emango dira proiektuaren garapenean modu esklusiboan bazkide-sustatzaile bat dagoenean, eta 24.000 eurora artekoak, bi bazkide edo gehiago direnean. Programa horren bidez, hurrengoak lortu nahi dira: enpresa berritzaileak sortzea sektore estrategikoetan; goi-kualifikazio handiko eta lan-esperientziadun profiletan ekintzailetza bultzatzea; enplegu kualifikatua eta balio erantsia sortzea; Nafarroara talentua erakartzea; eta ekiteko erabakia hartzen laguntzea.

Laguntza horiek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsonek, asmo ekintzaileak badituzte eta Nafarroan enpresa bat eratzeko asmoa badute. Hona hemen betekizunak: soldata-sarrerarik eta ekonomia edo enpresa jarduerarik ez izatea eta proiektuan bederatzi hilabetez modu esklusiboan aritzea, horixe baita bekaren gehiengo iraupena. Era berean, onuradunak entitate kudeatzaileak ezarritako hiruhilekoak bete behar ditu, enpresa beka ematen denetik 12 hilabete igaro ondoren eratu behar du eta enpresa-jarduera sortzen denetik gutxienez urtebetez mantendu behar du.

Bekaren zuzkidura bateraezina da jarduera horretarako beste beka edo laguntza batzuekin, lan-etekinen ondoriozko errentekin edo prestazioak edo sorospenak jasotzearekin. Aurreko deialdiko esleipendunek ere ezin dute beka eskatu.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, CEINek, IESEk eta ospe handiko enpresaburuek, aurkeztutako hautagaien artean, 40 proiektuak hautatuko dituzte. Hurrengo hauek ebaluatuko dira: negozio-ideia; berrikuntza, heltze maila, bideragarritasuna; jardute-sektorea eta merkatua; talde sustatzailearen profila; eta enpresako proiektuaren hazkunde-potentziala.

Onuradunak Moderna Ekintzailearen Bekarekin konpromiso bat sinatuko du eta 30 egun izango ditu programan sartzeko.

Joan den edizioan 26 proiektu babestu zituzten

Horrez gain, gaurko prentsaurrekoan Moderna Ekintzailearen Bekaren lehenengo edizioko datuak eman dira. CEINeko zuzendari kudeatzaileak gogorarazi duenez, programara 190 hautagai aurkeztu ziren eta 51 bazkide/sustatzaileren 26 proiektu hautatu ziren (31 programan bekadun moduan sartu ziren). Horietatik %20 beste autonomia-erkidego batzuetakoak ziren.

Hamaika enpresa eratu dira. Bostek merkataritza-jarduera dute, eta beste seik nazioko eta nazioarteko merkatuan jarduten dute. Talde horretan, hurrengo hauek daude: JER, Neos Biotec, Markarian, InfinityK, Vehículo eléctrico, Prime Hub. Ekainaren aurretik beste hamar enpresa sortzea aurreikusita dago.

Moderna Planerako lehentasunezkoak diren jarduera-sektoreetan 60 lanpostu sortu dira: %47 ekonomia berdean (nekazaritzako elikagaiak, energia berriztagarriak, eraikuntza jasangarria, ingurumena eta hondakinak eta ibilgailu jasangarria); %16 Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT); %15 ekoizpen-industrian; eta %12 talentuaren ekonomian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Beca Emprendedor Moderna
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa