(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aralarko Aingeruak Nafarroako Jauregia bisitatu du asteazkena, 2011.eko maiatzak 4


Foru Gobernuko kideek ekitaldi ospetsua egin dute irudiari harrera egiteko


Aralarko Aingeruaren irudia Nafarroako Jauregira iristen.

Aralarko Aingeruaren irudia Nafarroako Jauregira iristen. ( irudia handitu )

Aralarko San Migel Aingeruaren irudia Foru Gobernuak ekitaldi ospetsuaren bidez hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian, Aingeruaren irudiak Pazko-egunaren osteko astean instituzio, ikastetxe, parrokia eta Iruñeko beste erakunde batzuetatik egiten duen bisita dela-eta.

San Migelen irudia goizeko 11etan iritsi da Nafarroako Jauregiko ate nagusira. Mikel Garciandia Goñi Aralarko Santutegiko kapilauak eraman du, Nafarroako Ereserkiaren doinua entzuten zen bitartean. Leku horretan Foru Gobernuko kideak zeuden zain, Miguel Sanz Sesma Lehendakaria buru zela, baita beste pertsona asko ere, gehienak Nafarroako Gobernuko funtzionarioak.

Harreraren ostean, prozesio-desfilea egin da ekitaldi ospetsuetan ohikoa den akonpainamenduarekin, hots, arma erregea, mazolariak eta aguaziltxo zuzi-eramaileak. Taldeak errege-eskailerak, oin nagusiko galeria zentralak eta Tronu Aretoa zeharkatu ditu, kaperara iritsi arte. Bertan, Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parrokoak eukaristia egin du.

Cañardok eskatu du "fedea, gure herriaren arima izan dena, gizartearen onerako berpiztu dadila". Modu horretan, Gobernua guztien ongia egiten jarraitzera bultzatu du. "Gauzarik atseginena bizitza besteen alde, bizimodu bidezkoago eta oparoagoaren alde ematea da", adierazi du parrokoak.


Aralarko San Migelen omenezko eukaristia Nafarroako Jauregiko kaperan.

Aralarko San Migelen omenezko eukaristia Nafarroako Jauregiko kaperan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Lehendakariari eskerrak eman dizkio, gaurkoa Aralarko Aingerua Gobernuburu moduan hartuko duen azken aldia baita. Lehendakariarentzat eskatu du "denbora honetan Nafarroari egin diozun ongi guzitarengatik esker ona lor dezazula".

Erlijio-ospakizunaren ostean, bertaratuek San Migelen irudiak daraman "lignum crucis" erlikia gurtu dute eta Jauregiaren ateraino prozesioan lagundu diote. Leku horretan azken ekitaldia egin da, hots, bertaratuak eta Nafarroa osoa bedeinkatu dira.

Ospakizunaren musika-alderdiaz Iruñeko katedraleko Musika Kapera eta Ganbera Orkestra arduratu da, Fernando Sesma Urzaiz maisuaren zuzendaritzapean. Musika-programan pieza hauek egon dira: "Pange lengua" erlijio-melodia hispaniarra eta "The lord is my shepherd" (Jauna nire artzaina da), Londreseko John Rutter konpositorearena, gaur egungo musika-zirkuituetan eta auditorioetan harrerarik onenetakoa duen egileetako batena.

Horrez gain, Nafarroako Jauregian sartzean eta irtetean, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak Nafarroako Ereserkia interpretatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa