(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Berako Ricardo Baroja ikastetxea saritu du irakurzaletasuna bultzatzeagatik ostirala, 2011.eko maiatzak 6


Catalina de Foix (Zizur Nagusia), San Juan (Irunberri), Sarriguren (Eguesibar) eta Irabia (Iruña) ikastetxeak ere saritu ditu


Sarituak

Ikastetxe sarituetako ordezkariak ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Berako Ricardo Baroja ikastetxeari lehenengo saria eman dio irakurzaletasuna bultzatzeagatik duela bost urte hasitako proiektu baten bidez. Proiektuaren helburua ikastetxeko liburutegi nagusia berreskuratzea izan da.

Saria 1.000 euro izan da eta ikastetxeko liburutegirako materiala erosteko erabiliko dute. Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak eman du gaur eguerdian Hezkuntza Departamentuaren klaustroan egin den ekitaldian.

Bigarren saria, 500 eurokoa, Zizur Nagusiko Catalina de Fox ikastetxekoek irabazi dute "Una biblioteca muy viva" izeneko proiektuagatik. Horrez gain, ohorezko aipamena eta liburu sorta bat jaso dute Irunberriko San Juan ("Enrédate en la biblioteca"), Eguesibarko Sarriguren eta Iruñeko Irabia ("Tourlector") ikastetxe publikoek.


Maketa bat

Erakusketako maketa bat ( irudia handitu )

Sariak hizkuntzaren gaitasuna eta ikastetxeetako liburutegien erabilera sustatzeko Nafarroako ikastetxeek diseinaturiko proiektu, lan edo jarduera pedagogikoei ematen dizkiete. Ikastetxeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Heziketa Berezia eta Helduen Heziketakoak izaten dira.

Bederatzigarren txapelketa honetan 2009-2010 ikasturteko deialdira aurkeztutako lanak saritu dira.

Sarien banaketarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren klaustroan, ikasleek literatura-obrak oinarri hartuta egindako maketen erakusketa ireki dute. Iruñeko Plaza de la Cruz institutuko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek diseinaturiko lanak izan dira eta aurrez irakurri behar izan dituzten kontaketetako elementurik esanguratsuenak irudikatun dituzte. Datorren maiatzaren 18ra arte egongo da ikusgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Relación de trabajos premiados
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa