(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen hamaikagarren urtean prestakuntzarako 32 jarduera eskainiko dituzte ostirala, 2011.eko maiatzak 13


Programa Hezkuntza Departamentuak, UPNAk, NUk eta UNEDek antolatu dute eta ekainaren 9tik irailaren 29ra arte burutuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak hamaikagarren urtez egingo dira eta prestakuntzarako 32 jarduera burutuko dira ekaina eta iraila artean.

Catalán kontseilariak azpimarratu du Foru Erkidegoko unibertsitatearen jarraipenaren jarduerarik garrantzitsuena direla Nafarroako unibertsitate guztiek parte hartze dutelako eta gizartearen eskura jartzen diren jarduera zientifiko eta kulturalen kalitate eta zorroztasunagatik.

 

2011ko udako ikastaroen kartela

Nafarroako unibertsitateen 2011ko udako ikastaroen kartela

Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak hamaikagarren urtez egingo dira eta prestakuntzarako 32 jarduera burutuko dira ekaina eta iraila artean. Programa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA), Nafarroako Unibertsitateak (NU) eta Iruñeko eta Tuterako UNEDen zentro elkartuek antolatu dute Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean.

Jarduerak ekainaren 9an hasiko dira ikastaroei hasiera emateko mintzaldi baten bidez. Madrilgo Prentsa Elkarteko presidentea izango da hizlaria eta "La ética es rentable y dará audiencia" (Etika onuragarria da eta entzuleak lortuko ditu) izango da hitzaldiaren izenburua. Irailaren 29an amaituko dira ikastaroak aipatu diren unibertsitateetako musika taldeek eskainiko duten kontzertu baten bidez. Kontzertua Condestable Jauregian izango da eta nahi duena joan ahal izango da entzutera.

Programa gaur goizean aurkeztu dute Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak, Valentín Alzina Iruñeko Udaleko Hezkuntzako zinegotzi bereziak, Camino Oslé UPNAko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordeak, María Iraburu NUko Ikasle eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordeak, José Luis Martín Iruñeko UNEDeko zuzendariak eta José Miguel Laco Tuterako UNEDeko zuzendariordeak.

Aurten, Nafarroako Unibertsitate Publikoak prestakuntzarako hamar jarduera eskainiko ditu, Nafarroako Unibertsitateak zazpi, Iruñeko UNEDek lau eta Tuterako zentro elkartuak bederatzi. Ikastaroetan historia, hizkuntzalaritza, literatura, fisika, matematika, bioaniztasuna, artea, ingeniaritza, moda, farmazia, zuzenbidea, zinema eta eguneroko gaiak landuko dira. www.cursosdeverano2011.navarra.es webgunean jarduera bakoitzaren inguruko informazio zehatza azaltzen da.

Hezkuntza Departamentua programa koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratuko da eta unibertsitate bakoitzarekin lankidetza hitzarmenak sinatu ditu antolatu diren zenbait jardueratarako diru-laguntzak eman ditzaten. Zehazki, 120.000 euro bideratu ditu hamabost ikastaro finantzatzeko, hau da, ikastaro bakoitzerako 8.000 euro. Iruñeko Udalak beste 40.000 euro eman ditu beste bost jarduera finantzatzeko. Hortaz, UPNAren eta NUren zazpi ikastaro finantzatuko dira eta Iruñeko eta Tuterako UNEDen hiru.

Aurten, erakunde hauek hartuko dute parte laguntzaile gisa: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (INAP), Nafar Ateneoak, Hiritartasunaren, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren UNESCO Katedrak, Nafarroako Baso Jabeen Elkarteak (Foresna-Zurgaia), Amado Alonso fundazioak, Europar Batasuneko Jean Monnet Katedrak, Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE), Javier Ciga fundazioak, Nafarroako Artearen eta Ondarearen Katedrak, ESIC Navarra eskolak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Eusko Ikaskuntzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa de los cursos de verano de las universidades navarras 2011
Cartel de los cursos de verano de las universidades navarras 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa