(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesak 2011ko Vianako Printzea Sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan dira Baluarten 
asteartea, 2011.eko maiatzak 31


Sariak Faustino Menéndez Pidal heraldistak, Manuel Elkin Patarroyo zientzialariak eta Iriscom enpresak lortu dituzte


Asturias eta Vianako printze-printzesak sarituekin

Patarroyo, Menéndez Pidal, berorren gorentasunak, Pedro Palomo eta José Mari Arrazola ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren 2011ko Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sariak banatu diren ekitaldiaren buru izan dira gaur arratsaldean, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditorioan. Sarituak, hurrenez hurren, Faustino Menéndez Pidal heraldista, Manuel Elkin Patarroyo zientzialaria eta Iriscom enpresa izan dira.

Printze-printzesak 18:00ak aldera iritsi dira Baluartera, eta, han, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, Ramón Jauregui  Espainiako Presidentetza ministroak eta Foru Erkidegoko agintari nagusiek, hau da, Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Elma Saiz Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, agurtu dituzte. Ondoren, Felipe jaunak eta Letizia andreak Vianako Printzea Sarien epaimahaietako buruen agurrak jaso dituzte, hots, Jürgen Unterman (kultura), Miguel Induráin (elkartasuna) eta Luis Rojas Marcosenak (Mendekotasuna).

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Txomin García Euskadiko Kutxako presidenteak eta María Ibáñez Caja Navarra fundazioko presidenteak ere berorren gorentasunak agurtu dituzte.


Berorren gorentasunen amaierako taldeko argazkia sarituekin, gaur eman diren hiru sarietako epaimahaikideekin

Berorren gorentasunen amaierako taldeko argazkia sarituekin, gaur eman diren hiru sarietako epaimahaikideekin eta ekitaldian izan diren agintariekin ( irudia handitu )

Eraikinera sartu ondoren, printze-printzesak Baluarteko areto nagusira sartu dira agertokiaren ondoko atetik. Hantxe banatu dira sariak, mila gonbidatu ingururen aurrean. Ekitaldian azpitituluak jarri dituzte eta zeinuen mintzairako interpretazioa egin da.Sariak banatu aurretik, Espainiako eta Nafarroako ereserkiak entzun dira, eta, horien ostean, Nafarroako Lehendakariak hitz egin du.

Kulturaren Vianako Printzea Saria, eman duten lehenengoa, Faustino Menéndez Pidal heraldistarentzat izan da, egin duen lana azaltzeko jarri duten bideo labur bat ikusi ondoren. Felipe printzearen eskutik saria jaso eta gero, eskerrak emateko hitz batzuk esan ditu Menéndez Pidalek.

Jarraian, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria eman diote Manuel Elkin Pararroyo zientzialariari, egin duen lanari buruzko bideo bat ikusi ostean. Patarroyok ere labur eskertu ditu ekitaldira joan direnak.


Azkenik, Mendekotasunaren Vianako Printzea Saria eman dute. IRISCOM enpresa zein proiektua ere bideo batean azaldu dute saria jaso aurretik. Saria Pedro Palomo eta José María Arrazola proiektuaren kide sortzaile eta zuzendariek hartu dute. Felipe jauna berorren gorentasunaren eskutik saria jaso ondoren, azken bi sarituek eskerrak emateko hitz batzuk esan dituzte.

Ekitaldia amaitzeko, musika tarte bat izan dute eta, ondoren, Felipe jauna berorren gorentasunak hitz batzuk eskaini dizkie sarituei.

Ekitaldiaren amaieran, berorren gorentasunek argazki bat egin dute sarituekin eta Baluarteko areto nagusitik atera dira.

Gero, gonbidatuekin pribatuan hitz egin eta taldeko argazkia egin dute lehen solairuan dagoen barruko terrazan sarituekin, agintari nagusiekin, epaimahaikideekin eta erakunde babeskeetako ordezkariekin. Jarraian, berorren gorentasunak erakusketa aretora sartu dira, eta, han, gonbidatuen taldearekin batera janaurrekoa egin eta haiekin hitz egin dute.

Gaueko bederatziak aldera, berorren gorentasunek Nafarroako Lehendakaria agurtu eta handik joango dira.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Vídeo sobre Faustino Menéndez Pidal
Vídeo  sobre Manuel Elkin Patarroyo
Vídeo sobre IRISCOM
Vídeo X aniversario de los Premio Internacional Navarra a la Solidaridad
Discurso del Príncipe de Asturias y de Viana
Discurso del Presidente de Navarra Miguel Sanz
Discurso de Faustino Menéndez Pidal
Discurso de Manuel Elkin Patarroyo
Discurso de los promotores de Iriscom
Trayectorias de los galardonados
Programa del acto de entrega
Programa de mano

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa