(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroa, etorkizunerako gonbitea liburua aurkeztu du Madrilen ostirala, 2011.eko ekainak 3


Foru Gobernuak argitaratutako liburua Manuel Hidalgok egin du eta Villar López eta Patxi Úrizen argazkiak ditu.


Catalan, Sanz eta Hidalgo liburuari begira

Catalan kontseilaria, Sanz Lehendakaria eta Hidalgo “Nafarroa, etorkizunerako gonbitea” liburuari begira. ( irudia handitu )

Nafarroako jarduneko Lehendakari Miguel Sanzek "Navarra una invitación al futuro" (Nafarroa, etorkizunerako gonbitea) izeneko liburua aurkeztu zuen ostegunean Madrilen, eta liburuan Nafarroako iraganaren eta orainaren alderdi esanguratsuenak jasotzen dira. Manuel Hidalgo idazle nafarrak egindako argitalpenean Patxi Uriz eta Villar Lopez argazkilarien irudiak daude, baita ere.

Ekitaldia Lazaro Galdiano Fundazioko egoitzan burutu zen, eta honako hauek izan ziren bertan: Erakundeekiko Harremanetarako Kontseilaria eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalan jauna; Nafarroako Gobernuak Madrilen duen jarduneko ordezkari Salvador Estebanez; Lazaro Galdiano Fundazioko zuzendari Elena Hernando eta liburuaren egile Manuel Hidalgo. Halaber, kultura, ekonomia eta politikaren munduko 200 bat pertsona gonbidatu zituzten.

 

Argitalpenaren helburua Nafarroarekiko ezagutza eta estimazioa areagotzea da. Egilearen hitzetan, kontua "Nafarroa gustuko izatea da, Nafarroa guri gustatzea. Oraindik ondo ezagutzen ez gaituztenek gure lurraldearekiko estimua eta interesa areagotu ditzatela. Nafarrak izateagatik, Nafarroa hobeto ezagutzen dutenek, beren ezagutza nahiz autoestimua handi ditzatela; eta horrek Nafarroa hobetzea ekarriko du lanaren, ekarpen kritikoen eta ideia ezberdinen elkartrukatzeen bidez, egunero eta dagozkien lekuetan adierazten direnak".


Aurkezpenean izandako jendea

“Nafarroa, etorkizunerako gonbitea” liburuaren aurkezpenera bertaratutakoak. ( irudia handitu )

272 orrialde dituen liburua 20 eurotan eros daiteke Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean, Iruñeko Navas de Tolosa kaleko 21. zenbakian. Liburua ikuserraza da; hala, bertan topa daitezkeen irudiek hitzek bezain besteko esanahia dute.

 

Nafarroatik ibilbide bat eginez

Nafarroako ibilbide honetan lagun diren argazki pila horrekin harreman estuan, liburuak hiru testu-mota ditu: alde batetik, kapitulu bakoitzean laburpen bat dator Nafarroako errealitate historikoa eta egungoa azter daitezkeen atal ezberdinen inguruan. Bestetik, argazki-oinak diren testuek informazio osagarria eskaintzen dute, estatistika-datuekin, datu historikoekin, artistikoekin… Eta, azkenik, ohar-sorta bat, bere lurraldea berriz zeharkatzen duen nafar batek dituen leku, oroitzapen eta sentsazioei buruz. Ohar horiek, bidaia subjektibo eta literario bat osatzen dute, eta liburuaren hainbat zatitan topa daitezke.

"Navarra una invitación al futuro" (Nafarroa, etorkizunerako gonbitea) Foru Erkidegorako lehen hurbilketa batekin hasten da, haren hiru zonalde handietan irudikatuta: Mendia, Erdialdea eta Erribera. Lehen begirada horretan Nafarroatik pasatzen den Santiago bideari buruzko kapitulu bat agertzen da, eta laburpen historiko batekin segitzen du; bertan Historiaurretik gaur arte Nafarroak izan duen bilakaera laburbiltzen da.

Jarraian, hainbat irudiren laguntzaz, Foru Erkidegoko hiri eta herri nagusietatik ibilbide bat proposatzen da, bai eta Nafarroako eliza, monasterio nahiz ermitek adierazten duten ondare arkitektoniko nahiz erlijiozkoaren eta oraindik topa daitezkeen obra arkitektoniko zibil eta militarren ondare historikoaren lagin bat ere. Ondare horrek arkitektura garaikideago batekin jarraitzen du.

  Liburuak Nafarroako hiriburu Iruñeari eta Sanferminei buruzko kapituluak ere eskaintzen ditu, bai eta foru-lurraldean ospatzen diren beste jai eta ospakizunen inguruan ere. Ondoren, obra industria eta azpiegiturak zuzentzen dituen ikerkuntza eta berrikuntzan sartzen da, eta baita osasunak eta hezkuntzak duten egoeran ere, erkidego baten ongizatean oinarrizkotzat jotzen diren bi sektore.

Turismoari eta kirolari buruzko atalak era badira, eta baita Nafarroako kultur egoera aztertzen duena ere. Azken atal horretan Manuel Hidalgo ondo landutako publiko batek sortzen dituen soinu, hitz eta irudietan geratzen da, gastronomia ona estimatzen dakiena eta, beraz, Nafarroako gastronomia-aberastasuna.

Liburua Nafarroako sistema politiko eta instituzionalari buruzko laburpen batekin amaitzen da, eta urtaro bakoitzean kontuan hartu beharreko eta merezi duten Nafarroako hitzordu garrantzitsuenen inguruko ohar batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa