(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigurengo Félix Garrido zentroak lehen erabiltzaileak hartuko ditu datorren ostegunean astelehena, 2012.eko martxoak 12


Torres kontseilariak bertako instalazioak bisitatu ditu gaur, 90 pertsona hartzeko eginda dagoena: 25 Zahar Egoitzan eta 65 Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan


Kontseilaria (eskuinean) eta Sarrigurengo Félix Garrido Errehabilitazio Pisikosozialeko Zentroko langileak, zentroko instalazioetan. ( irudia handitu )

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak Sarrigurengo Félix Garrido Zahar Egoitza eta Errehabilitazio Pisikosozialeko Zentroko instalazioak bisitatu ditu gaur, eta datorren ostegunean lehen erabiltzaileak hartuko ditu. Zentroa Eguesko Udalak Nafarroako Gobernuari lagatako 2.827 m2-ko lursail batean dago, eta Nafarroa 2012 Planaren 4,5 milio euroko inbertsioa jaso du.

Eraikina autonomia pertsonal eta sozialeko esparruren batean defizita duten buruko gaixotasun kronikodun 90 pertsona artatzeko diseinatu zen, eta beren errehabilitazio-prozesuagatik errekurtso-mota horien zerbitzuak eskatzen duena. Zehazki, zahar-egoitzan 26 erabiltzaile sartzen dira, eta errehabilitazio-zentroan 65entzako lekua dago: 30 eguneko arretan eta 35 arreta anbulatorioan. Nafarroan dagoen era honetako lehen baliabidea da.

Félix Garrido Zahar Egoitzan 26 erabiltzailerentzako lekua dago, gela independenteetan: 25entzako lekua eta beste leku bat, larrialdi-kasuetarako. Torres kontseilariak adierazi duenez, baliabide honekin ostatu, mantenu eta euskarriko oinarrizko beharrak ziurtatzen dira, utzikeria eta bazterketako egoerako saihestuz.


Segizioa zentroko gimnasioan. ( irudia handitu )

Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa, berriz, buru-nahasmendu larria dutenentzat da. Bertan ematen den arretaren helburua, ingurune sozialean ahalik eta integrazio handiena bilatzea da, pertsona horiei beren ingurunean bizi-baldintza normalizatuetan bizitzeko aukera emanez, eta horrekin talde horren instituzionalizazioa saihestuz. 65 lagunentzako lekua du: 30 eguneko arretan eta 35 arreta anbulatorioan.

Proiektua Jaime Gaztelu Quijano eta Ana Fernández de Mendía arkitektoek egin dute, eta obra Jaime Gaztelu eta haren taldeak zuzendu dute. Aldiz, eraikuntza Nafarroako Obra Bereziak (Obenasa) enpresak burutu du.

Félix Garrido Zahar Egoitza eta Errehabilitazio Pisikosozialeko Zentroaren kudeaketa AVANVIDA enpresari esleitu zaio 2012ko abenduaren 31 arte, eta aldi hori gehienez ere lau urtez luza daiteke, Kontratu Publikoen 6/2006 Foru Legeak ezartzen duenez. Esleitutako moduluak honako hauek dira (BEZ barne); hilean 779 euro eguneko zentroko leku bat okupatzeagatik; eta hilean 19.100 euro Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (CRPS) programengatik.

Egoitzako arreta

Egoitzako arretako zerbitzuaren intentsitate eta jardueren barnean honako hauek sartzen dira, esparru orokorreko gizarte-zerbitzuen sailaren arabera:

- Ostatu hartzea

- Mantenua: Egunean 5 otordu.

- Laguntza eta ikuskaritza eguneko bizimoduko jardueretan: egunero.

- Arreta soziala: jarraipenekoa lau hilean behin.

- Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: jarraipenekoa sei hilean behin.

- Psikoestimulazio integrala: astero.

- Trebezia sozialak eta erkidegoan integratzea: astero.

- Aisialdi eta astialdiko jarduerak: astero.

- Laguntza familiei: jarraipenekoa lau hilean behin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa