(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orain arte emandako Moderna Zigiluak dituzten 113 proiektuek 1.600 lanpostu baino gehiago sortuko dituzte asteartea, 2012.eko maiatzak 29


Moderna Fundazioaren Patronatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan bildu da


Barcina Lehendakaria Moderna Fundazioaren Patronatuko bilkuraren buru.

Barcina Lehendakaria Moderna Fundazioaren Patronatuko bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Orain arte Moderna Zigiluak lortu dituzten 113 proiektuek 1.600 lanpostu baino gehiago sortuko dituzte Nafarroako ekonomiaren garapenerako funtsezkoak diren sektoreetan. Hala azaldu da gaur Moderna Fundazioaren Patronatuko bilkuran; bilkura hori Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin da Fundazioko lehendakaria eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari Yolanda Barcina buru direla.

Patronatuak Moderna Zigilua lortzeko Moderna Fundazioari aurkeztutako enpresa-proiektuak ezagutu eta baloratu ditu, finantzaketa-tresnetarako sarbidea ematen diena. Proiektu horiek Plana definitzen duten hiru arlo estrategikotan sartzen dira: Ekonomia Berdea, Osasunaren Ekonomia eta Lanaren Ekonomia.

Zigilu-kopuru handiena (73) Ekonomia Berdea arloaren barnean dauden proiektuei eman zaizkie. Haren atzetik datoz, Talentuaren Ekonomia, 26rekin eta Osasunaren Ekonomia, 14rekin. Lehenengoek 833 lanpostu sortuko dituztela kalkulatzen da, 544 Talentuaren Ekonomiakoek eta 299 Osasunaren Ekonomiakoek.


Moderna Fundazioaren Patronatuko bilkura.

Moderna Fundazioaren Patronatuko bilkura. ( irudia handitu )

40.000 euro eta 42 milioi euro artean dagoen 113 proiekturen inbertsioa, guztira, 173 milioi eurotik gorakoa da; kopuru horretatik 59,6 milioi Europako Inbertsio Bankuari eskatzen zaizkio. Gainera, aurkeztutako bederatzi proiekturi 392.146 euroko abalak eman zaizkio.

Talentua erakarri eta gordetzeko proiektu europarra

Gaurko Patronatuko bilkuran Moderna Fundazioa buru den TASS (Talent Atraction Support Services) proiektu europarra ere aurkeztu da. Proiektuaren helburua eskualde parte-hartzaileetan langile kualifikatuak erakarri eta gordetzeko tresnak nahiz zerbitzuak garatzea da, beraien lehiakortasuna hobetzeko trukearen bidez eta jardunbide egokiak transferituz talentua erakartzeko laguntza-zerbitzuen arloan.

Proiektuak zazpi erakunde parte-hartzaile ditu: Moderna Fundazioaz gain, Twente-ko Unibertsitatea (Holanda), Dusseldorf-eko (Alemania) ekonomia garatzeko bulegoa, Nijmege-ko Munizipalitatea (Holanda), Arnhem-go Munizipalitatea (Holanda), Hengelo-ko Munizipalitatea (Holanda), Karlastad-eko Udala (Suedia). Proiektuaren aurrekontua 90.000 €-koa da eta Europar Batasunak % 75 kofinantzatzen du.

Bestalde, Moderna Fundazioa kooperatibako bi plan sektorial sustatzen ari da: eraikuntza iraunkorrari buruzkoa bata, Eraikuntza Iraunkorraren Azoka CTK2012 proiektua bezalako proiektuekin, eta, nekazaritza elikagaien industrien esparruaren barnean, Txerri Sektoreko Plana, eta azken honen xedea bere lehiakortasuna handitu eta Europako araudiagatik aurre egin behar dieten inbertsioei aurre egitea da.

Moderna Fundazioaren Patronatuak ere www.modernanavarra.com webgune berria ezagutu du; webgune horren helburua Fundaziora heltzen diren ideiak bideratzea da, eta Planaren nahiz garatutako proiektuen aurrerapen eta jardueren berri emango du.

Fundazioaren Patronatua

Moderna Fundazioaren Patronatua erakundearen Gobernuko organo gorena da, eta arlo publiko-instituzionalak eta arlo profesional-enpresarialak parte-hartze bera dute.

Fundazioaren lehendakaria Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo da eta lehendakariordea, berriz, María José Ballarín Domeque.

Patronatuko gainerako kideak dira: bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda Simavilla; lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jiménez Alli; Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado; Nafarroako Alderdi Sozialistako María Victoria Arraiza Zorzano; Unión del Pueblo Navarroko Carlos García Adanero ; Unión del Pueblo Navarroko Maribel García Malo; Unión del Pueblo Navarroko Carmen González García; Nafarroako Alderdi Sozialistako Juan José Lizarbe Baztán; Unión del Pueblo Navarroko Lourdes Goicoechea Zubelzu; Nafarroako Alderdi Sozialistako Anai Astiz Medrano; Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko José Antonio Sarriá Terrón; Nafarroako Unión General de Trabajadores-eko Juan Goyén Delgado; Nafarroako Comisiones Obreras-ko José María Molinero Frutos; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Julio Lafuente López; Nafarroako Unibertsitateko José Ángel Gómez Montoro; Helmut Döllerer; Iñigo Eugui Martínez de Azagra; Carlos Fernández Valdivielso; Luis María Gallo Rueda; Ana Garrués Íñiguez; Juan Manuel Gorostiaga Ayestarán; Gorka Jiménez Sánchez; Francisco Javier Larrea Pascal; David Luquin Urtasun; Pablo Ortiz Betés; José Andrés Palacios Ferrer; Jesús Sarasa Murugarren; Juan Miguel Sucunza Nicasio eta Ana Ursua Lasheras.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa