(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Droga-mendekotasunaren II. Foru Plana 2012-2016 onartu du asteartea, 2012.eko abuztuak 7


Lehentasunen artean, prebalentzia murriztea eta adin txikikoen, nerabezaroen eta gazteen artean substantziak kontsumitzen hasteko adina atzeratzea eta erakundeen eta gizartearen lana sarean sendotzea daude


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak pasa den asteazkeneko bilkuran, abuztuaren 1ean, Droga-mendekotasunaren II. Plana (2012-2016) onartu zuen. Plan horrek drogak kontsumitzen hasteko adina atzeratzea, haren prebalentzia murriztea, erabilera problematikoak murriztea eta fenomeno horrek eragiten dituen kalteak eta ondorioak murriztea ditu xedeen artean.

Botilak

Botilak taberna batean.

Nafarroako Gobernuak pasa den asteazkeneko bilkuran, abuztuaren 1ean, Droga-mendekotasunaren II. Plana (2012-2016) onartu zuen. Plan horrek drogak kontsumitzen hasteko adina atzeratzea, haren prebalentzia murriztea, erabilera problematikoak murriztea eta fenomeno horrek eragiten dituen kalteak eta ondorioak murriztea ditu xedeen artean.

Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak eta Marisol Aranguren Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko zuzendariak agiri estrategiko berria aurkeztu dute prentsaurrekoan, zeina, Parlamentura bidaliko den onartua izan dadin.

Gazteria eta Osasuna (2007) inkesta nafarrean nabarmen geratu da kasik substantzia guztietan (legezkoetan nahiz legez kontrakoetan; alkohola, tabakoa, cannabisa eta abar) eta adin-talde guztietan kontsumoen prebalentziak joera beherakorra izan duela.

Alabaina, substantzia desberdinen kontsumoan hasteko bataz besteko adinak egonkor jarraitzen du. Alkohola zen gazte gehienen kasuan kontaktuko lehenengo substantzia (hasteko bataz besteko adina 14,9 urte). Tabakoaren kontsumoan 15,5 urterekin hasten ziren eta cannabisarenean 16,6 urterekin. Geroago agertzen zen beste substantzia batzuen kontsumoa (heroina, speed, eta abar).

Planaren arabera, alkoholaren kontsumo goiztiarra, batez ere, adin txikikoen artean, kezkatzekoa da, osasunean dituen eraginengatik, izan ere, alkoholak beste substantzia batzuen kontsumorako atea ireki dezake, horren kontsumoak sortzen dituen arazoez gain, esate baterako, trafiko-istripuak, indarkeriazko portaerak eta abar. Horiek areagotu egiten dira abusuzko kontsumoaren egoeratan: mozkorraldiak edo ‘binge-drinking’ (denbora-epe laburrean alkohol betekada).

Horretarako, Planak adin txikikoak alkoholaren kontsumoaren aurrean babesteko babes-mailak hobetzen dituzten alderdiak sustatu nahi ditu: salmentari eta banaketari buruzko araudia betetzea; ostalaritzako, merkataritzako eta familiako profesionalei zuzendutako informazio- eta hezkuntza-neurriak; prebentzio komunitarioa komunitateko zerbitzu eta profesional guztien parte-hartzearekin, esate baterako, droga-mendekotasunaren udal-programak, Osasunaren Lehen Mailako Arreta, gizarte-zerbitzuak, ikastetxeak, gizarte-erakundeak eta abar.

Cannabisaren kontsumo goiztiarra ere kezka-iturri da eta, horregatik, EDADES 2010 Estatuko Inkestaren emaitzetatik abiatuz finkatutako erronken ildotik, cannabisaren eguneroko kontsumoaren eraginei buruzko hausnarketak eta gizarte-debateak sustatzeko beharra planteatzen da, duen arriskuaren pertzepzioa gehituko duten eta epe laburrera eta epe luzera izan ditzakeen frogatutako eraginei buruz informatuko duten ekintzekin. Honakoak lirateke eragin horiek: arretaz egoteko gaitasuna, kontzentratzeko eta oroitzeko gaitasuna, gaitasun psikomotorra eta informazioa prozesatzeko abiadura gutxitzea; absentismoa eta eskolako errendimendua gutxitzea, genetikoki aldez aurretik horretarako joera duten pertsonengan osasun mentaleko arazoekin lotura izan dezake; gidatzean eraginak eta abar.

Sareko lana sendotzea

Cristina Ibarrola andreak azaldutakoaren arabera, Planaren helburu orokorrek bost jarduera-ildo nagusi barnebiltzen dituzte: gobernantza, prebentzioa, artapena, heziketa eta ikerketa eta informazio-sistemak.

Horrela, Planak erakundeen eta gizartearen sareko lana sendotzea du xede Osasun Departamentuaren gidaritzapean, gizarte, osasun, hezkuntza, juridiko-zigor arloen arteko eta Nafarroako Gobernuko zerbitzuen eta udaletako eta gizarte-erakundeetako zerbitzuen arteko lankidetzaren bitartez.

Horrela, drogen erabilerarekin eta beste dependentzia batzuekin lotutako gizarte-fenomenoa modu planifikatuan, parte-hartzailean eta diziplina anitzekoan jorratu nahi da. Sare horren bitartez, Planak egitura eta zerbitzu normalizatuek eta pertsonarekiko hurbilek (familia, adin txikikoak eta gazteak) duten prebentzio-ekintzetarako gaitasuna sendotu dezake, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen lehen mailako arretan, droga-mendekotasunezko udal-programetan, ikastetxeetan eta gizarte-erakundeetan oinarrituak. Adierazi behar da drogen prebentziorako programak garatzen dituzten udalerriek Nafarroako biztanleriaren %78ari estaldura ematea lortu dutela.

Halaber, agente horiek kolektibo bereziekin egingo dute lan: adikziozko jarrerek eragindako haur eta gazteekin, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin, bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonekin, prozesu judizialetan murgilduta daudenekin, justiziarekin arazoak dituzten adin txikikoekin eta abar.

Prebentzio hautakorraren eta egokituaren proiektua

Aipaturiko gobernantza-alderdiaz gain (koordinazioa eta sareko lana), Planak prebentzio-jarduerei dagokionez ikuspegi berria ere izango du.

Agirian biztanleria osoari (prebentzio orokorra) zuzendutako jarduerei bere horretan eusten badie ere, prebentzio hautakorreko estrategien (zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei eta taldeei zuzendua, arrisku- eta babes-faktoreen arabera) eta prebentzio egokituko estrategien (jada kontsumitzen duten pertsonei eta larritasun handiagoko arrisku-faktoreak dituztenei zuzenduak) gehikuntza bat ere aurreikusten du. Horrela, aurten, Plana prebentzio hautakorreko eta egokituko berariazko proiektu bat gauzatzen ari da eta drogen kontsumoan hasteko nahiz horien kontsumoaz abusatzeko zaurgarritasun handiagoa duten pertsonei eta/edo taldeei zuzendutako jarduera-multzo bat aurreikusten du.

Gainera, jarduera horiek bultzatzeko, esku hartzen duten agente desberdinen (osasun-zerbitzuetako, gizarte-zerbitzuetako, hezkuntza-eremuko, gazteria-eremuko, gizarte-erakundeetako eta familietako profesionalak) berariazko prestaketa sustatu da eta esku-hartzeko irizpideak zehaztu eta adostu dira.

Aurreko Planarekiko mantentzen diren hiru jarduera-ildo nagusiak honako hauek dira: artapena hobetzea (horretarako, Osasun Mentaleko Zuzendaritzak artapenerako protokolo eta zirkuitu berriak prestatuko ditu, Iruñean eta eskualdean tratamendu residentziala hobetuko du komunitate terapeutikoan eta prozesu juridikoetan eta zigor-prozesutan murgilduta dauden pertsonenganako arrera sendotuko du); informazio-sistemen hobekuntza, fenomenoaren bilakaeraren ezagutza hobea edukitzeko; eta erakunde- eta gizarte-agenteen prestaketa eta ikerketa (2013an gazteriari eta osasunari buruzko beste inkesta bat egitea aurreikusten da).

Gaiari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 2013ko inkestak substantzien kontsumoaren joera berriak eta ondorioak ebaluatzea itxaro du. Adierazi behar da Osasun Mentaleko Zentroek 2011n adikzio-arazoak zituzten 301 paziente berri artatu zituztela eta, guztira, 1.841 paziente (792 alkohol-arazoekin, 516 opiazeoen kontsumoagatik, 33 ludopatiengatik eta 500 bestelako adikzioengatik, esate baterako, teknologia berrienganakoa). Halaber, 242 pertsona artatu zituzten komunitate terapeutikoetan, 102 paziente berriak. Datu horiek 2010ekoak arinki gaintzen dituzte, baina aurreko urtetakoen ildoan kokatzen dira.

Planerako aurrekontua

2012rako, Planak 3,05 milioi euroko aurrekontu-kontsignazioa du (komunitate terapeutikoekin kontzertuak, eguneko ospitaleak, udal-planetarako diru-laguntzak, prebentzio komunitarioko erakundeei, materialak eta abar). Zenbateko hori apur bat zabaldu egingo da 2013tik aurrerako urteetarako.

Adierazi behar da Drogei buruzko Plan Nazionalak, aurten, Osasun Departamentuari 105.000 euroko diru-laguntza eman diola, Droga-mendekotasunaren Foru Planerako fideikomisoen funtsetik datorrena. Zenbateko hori droga-mendekotasunean sarean lan egiteko prebentzio hautakorreko eta egokituko gizarte-agenteen prestaketara bideratuko da, agente desberdinen aldetik horrelako esku-hartzeak indartzeko beharra sumatu baitzen. Eta, horretarako, prestaketa beharrezkoa da. Helburu horrekin, Nafarroako Gobernuak Barne Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetu du.

Horrela, Planak prebentzioko profesionalak droga-mendekotasunaren alorrean trebatzeko programa barnebiltzen du, substantzia psikoaktiboen erabileragatik eta abusuagatik arrisku-egoeran dauden biztanleentzako prebentzio- eta arreta-programak egikaritzeko eta garatzeko; arreta berezia eskainiko zaie zaurgarritasun-egoeran eta gizarte-bazterketako arrisku-egoeran dauden adin txikikoei, gazteei eta nerabezaroei. Jarduera desberdinak gauzatzea aurreikusten du: erreferentziazko agiriak egitea, sustaketarako materialak argitaratzea eta topaketak, jardunaldiak eta ikastaroak antolatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Droga-mendekotasunaren Foru Planaren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa