(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak automobil-parkearen gastuan 1,2 milioi euro aurreztuko du 2013 eta 2015 artean
asteazkena, 2013.eko urtarrilak 9


Gainera, aldi horretan beste 16 milioi euro ordaintzea ekidingo dituen neurriak hartu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak hurrengo hiru urteetan bere automobil-parkearen gastua murrizteko plana onartu du bilkuran. 1,2 milioi euro aurreztuko du zuzeneko gastuan eta ez du beste 16 milioi ordainduko.

Nafarroako Gobernuak hurrengo hiru urteetan bere automobil-parkearen gastua murrizteko plana onartu du bilkuran. 1,2 milioi euro aurreztuko du zuzeneko gastuan eta ez du beste 16 milioi ordainduko.

Aldaketa garrantzitsuenak dira, alde batetik, ibilgailuak eta makinaria ordezteko irizpideak aldatzea beren bizitza erabilgarria luzatzeko zirkulaziorako gai direla aitortzen diren bitartean, eta bestetik, ontzidia % 10ean murriztea. Laneko beste ildo batzuk dira: konponketa, mantentze-lan eta erregaien kostuak murriztea; agintarientzako zerbitzua murriztea eta gama altuko ibilgailuak ordeztea jada amortizatutako prestazio gutxiagoko beste batzuengatik.

Nafarroako Gobernuak irizpide horiek hartu ditu bere makinaria nahiz ibilgailuen ontzidiaren kudeaketa eraginkorragorako egungo krisi-egoeraren eta defizita nahiz gastu publikoa kontrolatzeko helburuak betearaztetik sortutako eskaeren aurrean, ondasunei etekin handiena ateratzea behartzen dutenak, segurtasun tekniko eta fisikoaren printzipioak errespetatuz beti.

Zehazki, aurreztea aurreikusten du sei arlotan bildutako neurriekin.

- irizpideak aldatzea ibilgailuak berriz jartzeko

- agintarientzako zerbitzuak murriztea eta gama altuko ibilgailuen ordez beste merkeago batzuk jartzea

- ibilgailuen konponketa eta mantentze-lana optimizatzea

- erregaien hornidura optimizatzea

- irizpide berriak jatordu eta joan-etorrien baimenean

- ontzidia % 10 murriztea departamentu eta erakunde autonomo bakoitzeko eta ibilgailuak emateko beste irizpide batzuk

Ibilgailuak ordezkatzea

Nafarroako Gobernuak berriz jartzeko printzipio orokorra ezartzen du Ibilgailuen Azterketa Teknikoak (IAT) zirkulaziorako gai direla aitortzen duten bitartean, mententze-lan eta konponketen gastua garestia bada salbu.

Gainera, planak Barneko Zuzendaritza Nagusiaren eta Ondare Zerbitzuaren baimen bikoitza eskatzen du ordezkatzeko edo erosketa berriaren eskaera bakoitzaren aurrean eta ibilgailuen erosketa lehenesten da ‘renting’ edo ‘leasing’ horniduraren aurrean.

Agintarien lekualdatzea

Planak jada amortizatutako gama altuko zazpi ibilgailu berehala saltzea jasotzen du eta pixkanaka gainerakoen ordez gama ertaineko beste batzuk jartzea, haiek erabili ahala amortizatzeko.

Gainera, planak ezartzen du 19 agintaritatik 13ra pasatzea ibilgailua eta gidaria izateko eskubidea dutenak. Beste bik ibilgailua izango dute aldian behingo zerbitzuetarako.

Konponketak

Bestalde, Nafarroako Gobernuak konponketa eta mantentze-lanen kudeaketa zuzenean bere gain hartuko du, urtean 162.840 euro aurreztuz (orain arte, kanpoko enpresa bat arduratzen zen: aurrekontuen azterketa, haien onarpena, fakturen erregistroa eta ordainketa…).

Gobernuak lehiaketa bidez lan egingo duten tailerrak hautatuko ditu eta aurrekontuak baliozkotzeko irizpideak erabaki. Gobernuak kostuak murriztea aurreikusten du, zenbatzeko zaila dena, eragiketak sinplifikatuz (prezioak jarri ohikoenetarako: berraztertzeak, olio-aldaketak…).

Erregaien hornidura

Nafarroako Gobernuak ere erregaien fakturan ahalegin berezia egin nahi du; 2011n 1,6 milioi eurokoa izan zen, % 44 hornigailu propioetan eta gainerako kontzertatutako hornigailuetan.

Barneko Zuzendaritza Nagusiak aginduko du Iruñerriko Suhiltzaile eta Foruzaingoen ibilgailu guztiek Belosoko komisariako hornidura propioetan deposituak bete ditzaten, urtean 6.208 euro aurrezteko. Gainera, puntu horretan 95 oktanoko gasolina hornitzea aurreikusten da, 98aren ordez, 5.000 euro aurreztuz. Halaber, suhiltzaile-etxe nagusian (Cordobilla eta Galar) eta Tuterako Foruzaingoaren komisarian hornidurako zutabe berriak jartzea aztertzen ari dira, 4.400 euro gehiago aurrezteko.

Bestalde, Zuzendaritza Nagusiak akordio-esparru batean lanean dihardu prezio hobeak lortzeko gasolina-zerbitzugunetan eta eragiketa bakoitzaren informazioa hobetzeko (matrikula, langilea, erakunde ordaintzailea eta erregai-mota), urtean gutxienez 17.920 euro aurreztuko dela kalkulatuz.

Ibilgailuak kentzea, ibilgailuak ematea eta gastuak joan-etorriengatik

Nafarroako Gobernuak ere ibilgailuen % 10 erretiratzea jasotzen du, ikusita urteko kilometro gutxi egiten dutela eta ikusita zer antzinatasun duten (mantentze-lan eta erregaien gastu handia) % 15-20ko jasanarazitako aurrezkiarekin.

Ontzidiaren murrizketak zerbitzuetan eragin handirik izan ez dezan, Gobernuak aldaketak egitea aztertzen ari da ibilgailuak emateko orduan (pertsonei eman beharrean zerbitzu edo unitateei ematea, xede horietarako erakundeetako ibilgailuak erabiltzea edo garraio publikoa gehiago erabiltzea)

Halaber, planak beste irizpide batzuk ezarri nahi ditu jatordu eta joan-etorrietarako gastuak baimentzeko orduan; izan ere, gidariak ez daude iragan azaroaren 28an hartutako jarraibideen barnean.

Nafarroako Gobernuaren automobil-parkea 2011ko abenduaren 31an 915 ibilgailuk eta makinariak osatzen zuten: 439 autok eta beste era bateko 476k (furgoi eta furgonetak, motozikletak, kamioiak, nekazaritzako ibilgailuak, obra-makinak, atoiak eta erdiatoiak…) % 34 Foruzaingoari (315), Landa Garapeneko Departamentuari (295), Nafarroako Larrialdi Agentziari (163), Sustapenari (59) eta Hezkuntzari (52) atxikita daude, bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa