(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilariak Tafallako Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren egoitza berria bisitatu du haren sorreraren 25. urteurrenean ostirala, 2013.eko otsailak 22


1987. urtetik 2.600 espediente izapidetu ditu Nafarroako Gobernuak emandako 18,8 milioi euroko diru-laguntzarekin


Zarraluqui kontseilaria eta Tafallako alkatea (irudiaren eskuinaldean), Tafallako ORVEra egindako bisitan. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui-k Tafallako eskualdeko Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren (ORVE) egoitza berria bisitatu du. Kokapen berri horretan (Tafallako Goyena kalea, 22 behea) bere sorreraren 25. urteurrena ospatu du.

Kontseilariarekin batera izan dira: Lurralde Antolaketa, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén; Tafallako alkate Cristina Sota; ORVEren lehendakari eta zuzendari Luis Valencia eta Tomás Urmeneta, hurrenez hurren; arreta ematen dien udalerrietako alkate eta ordezkariak, jada badiren ORVEren beste zortzi bulegoetako langileak (Agoitzeko Pirinioak, Iruñerria, Iruña, Baztan Bidasoa, Estellerria, Sakana, Zangozako Pirinioak, Erribera), eta Nasuvinsako ordezkariak.

Tafallako eskualdeko Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa 1987an sortu zen Nafarroako Gobernuaren eta Tafallako Udalaren arteko lankidetza-akordioaren bidez, hirigune historikoa birgaitzeko planak lantzeko xedearekin, Tutera eta Lizarrako ereduei jarraiki eta 1986an sortu zirenak. 1990ean udal-talde modura egituratzen da, toki-erakundeek proiektuan protagonismo handiagoa izanik. Une horretan, hala nahi izan zuten udalek ORVEn sartu ziren beren udalerrien obra nahiz hirigintzako espedienteei dagozkien arreta eta jarduketak hobetzeko. 1997tik aurrera, bulegoak eskaintzen zituen zerbitzuak zabaldu egin ziren, Hirigintzako Aholkularitza Zerbitzua sortuz. Gaur egun, Tafallako eskualdeko ORVEren jarduketa-eremua zonaldeko 32 udalerritara zabaltzen da, eta bertan 6 lagunek egiten dute lan.


Zarraluqui kontseilaria Tafallako ORVEn sartuta dauden udalerrietako zinegotziekin. ( irudia handitu )

Bere agerraldian, Zarraluqui kontseilariak ziurtatu du "biztanleei adorea emateko unea dela birgaitzean konfiantza izan dezaten haiek dituzten etxebizitza-beharrei erantzuteko baliabide modura" eta, aldi berean, "gure hirien ingurumen-iraunkortasunari laguntzen dio".

1987an sortu zenetik, ORVEk 2.600 espediente baino gehiago izapidetu ditu, urtean 105 batez beste. Urte horietan, Nafarroako Gobernuak 18,8 milioi euro jarri du diru-laguntzetan (738.550 euro urtean batez beste), eta diru-kopuru horretaz 3.842 etxebizitza baliatu dira guztira, etxebizitza bakoitzeko 5.075 euroko batez bestekoarekin.

Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak, alde batetik, administrazioarekin dauden kudeaketetan hurbiltasun nahiz arintasun handiagoa dakarren tresna dira; eta bestetik, arlo horretan herritarrari arreta errazten diote, eraikinak birgaitzeko arloan toki-erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza handiagoa izanik. Aldi berean, eskualdeko identitatea sendotzen da eta hura osatzen duen udalerri bakoitzarena. Abantaila gehigarri modura, ORVEri esker, bizitoki-ondareari buruzko benetako kontrola egin daiteke, eta partikularrek nahiz Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Zerbitzuaren bidez burutzen duten birgaitzean egindako inbertsioei buruzko jarraipena egin daiteke. Alde ekonomikoan, tokiko jarduera ekonomikoa errazten dute hornitzaileekin eta baita hurbileko esku-lana ere. Bizigarritasun-ikuspegitik, narriatutako hiriguneen errekuperazioa errazten dute, hiri-kalitatea, bizi-kalitatea eta auzotasuneko itxaropenak hobetuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa