(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 2013ko Kulturaren “Vianako Printzea” Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izan dira osteguna, 2013.eko ekainak 6


Daniel Innerarity-k ezagutzak gizartean bete beharreko balioa defendatu du


Transcripción textual del video

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak San Salvador Monasterioan egin den 2013ko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izan dira gaur osteguna, ekainak 6. Aurten, Daniel Innerarity Grau filofosoak eskuratu du saria.

Daniel Innerarity: "Ulertu nahi dut sari hau ez dela hainbeste niretzat, baizik eta ezagutzak gizartean beteko duen funtzioa aitortzen duela. Gizarte baten balioa bere maisu, ikertzaile eta zientifikoei dien estimazioaren araberakoa da, ez lanbide horiek ohore handiagokoak direlako, baizik eta ezagutza aitortzeak zenbait jarrera baloratzea dakarrelako: iraunkortasuna, apaltasuna, espiritu kritikoa, elkarrizketarako jarrera eta egiaren bilaketa, gizarte ireki baten bizikidetzarako oinarrizkoak direnak. Balio horiek guztiak ez dute zerikusirik krisi ekonomiko honetara ekarri gaituzten zekenkeria eta ergelkeria kolektiboaren kateatze desegokiarekin. Egungo hondamendi ekonomikoa ikusita, gaur oraindik argudio gehiago ditugu baieztatzeko gizarte bat libreagoa dela, eta aberatsagoa ere, bere ezagutza gero eta hobea den heinean. Pentsamendua, hausnarketa eta filosofia saritu dituzue, eta neroni aitorpen horren mezularia naiz, besterik gabe".

"Nafarroako Kulturaren Kontseiluak nabarmendu duenez, nire lan guztia aldaketa sakonengatik astindutako mundu honetan politikak bete behar duen funtzioa zein den pentsatzeko ahaleginean laburbiltzen da. Lehen begiratu batean bateraezinak diruditen bi gauza egiten saiatu naiz: politikaren funtzioa defendatzea eta politikaren gaitasun-eza kritikatzea hartaz espero daitekeen mailan ez izateagatik. Horri buruz gizarte modura ditugun hiru erronka nagusiak aipatu nahi ditut labur-labur: gure kultura politikoaren aldaketa, pentsamenduaren balioa bizikidetza demokratikorako eta errespetu gehiagoko gizarte bat eraikitzeko beharra bere aniztasunarekin eta integratuagoa".

Yolanda Barcina: "Ziur nago sarituak inork baino hobeto dakiela ardura publikoak ditugunok une hauetan aurre egin behar diogun erronkak zer garrantzi eta konplexutasun handia duen".

"Gertakizun historiko bati aurre egiten ari gara, ziur asko Espainiaren trantsizio garaitik izandako erronka nagusia –azaldu du Lehendakariak–. Gertatzen ari den aldaketa sozialaren tamainak eta abiadurak ordezkari politikoak jokoz kanpo harrapatu gaitu eta gure diskurtsoa ere zaharkituta geratu da. Innerarity-k ondo dioenez, "hiztegi politiko guztiak zahartu egin dira nahiz eta haien kontzeptuak erabiltzen jarraitze diren".

"Aldaketa politikoa ezin da etorri mugimendu populista eta totalitarioetatik, eta hartan inoiz sinetsi ez duten pertsonen aldetik ere".

"Aldaketa politikoak jarrera-aldaketa eta taldeko nahiz kooperatibako ahalegina eskatzen dute, guztion onurarako lana lehenetsiz eta herritarrei eragiten dieten zailtasunei erantzunak emanez".

"Nafarroak, inoiz baino gehiago, jomuga zabal hori behar du. Gaur frogatuta geratu da geurea komunitate anitza eta askotarikoa dela. Vianako Printzearen Sariak, Daniel Innerarity horren adibide leiala izanik, prestakuntza, kultura, etengabeko informazioa eta kezka intelektualak nabarmentzen ditu. 2013ko sari hau, ordea, aniztasunari, bizikidetzari, errespetuari eta ikuspegi integratzaileari eta ez baztertzaileari egiten zaion aitorpen bihurtu da. Ezaugarri horiekin idatzi ditu Nafarroak orrialde onenak".

"Eskerrik asko Daniel Innerarity zure hausnarketengatik, gobernantza demokratikoa hobetzen egindako etengabeko lanagatik".

Felipe de Borbón jauna: Innerarity-k, bere entsegu, artikulu eta hitzaldien bidez, pentsamenduaren historiaren jakituria sakon batean eta bizi dugun mundua osatzen duen errealitatearen ezagutza zehatzean oinarritutako hausnarketen emaitza bikaina eskaintzen digu. Hori hizkuntza argi eta zuzen batean egiten du –erantsi du–, denontzat ulergarria dena, eta neurrizko espiritu baikorrarekin".

"Pentsamendu politikoaren arloan interes handia sortzen dute ez soilik gure herrialdean baita nazioartean ere haren azterketaren zorroztasunagatik eta bere proposamenen koherentziagatik". Innerarity-k politika aldatzeaz hitz egiten du, herritartasun demokratikoa berriz asmatzeaz eta gobernantza ezartzeaz erabakiak adostasunean hartzeko era gisa. Ekintza publikoen eta haien mugen beharrezko gardentasunaz ere hitz egiten digu, bai eta globalizazioaz, Europan barnean egoteak sortzen dizkigun sentimenduez, Interneten fenomenoaz edo komunikazioko profesionalek bete dezaketen funtzio garrantzitsuaz eraiki beharra dugun gizartean ere. Haiek guztiak interes eta aukera handieneko gaiak dira egun bizi dugun momentu honetan".

Vianako Printzea Saria emateko unea.

Daniel Innerarity 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Saria jasotzen. ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak San Salvador Monasterioan egin den 2013ko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izan dira gaur osteguna, ekainak 6. Aurten, Daniel Innerarity Grau filofosoak eskuratu du saria.

Ekitaldia 11:30ean hasi da Ostatuko Patioan Felipe jauna eta Letizia Andrea buru direla; bertan izango dira ere saritua bera, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina; Gobernuko kideak, Fou Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak eta Daniel Innerarity-ren senide eta adiskideak.

Ekitaldiaren presidentetza abadia-elizako iparraldeko horman jarri da, Vianako Printzerriaren zutoihal heraldikoarekin apainduta. Felipe jauna eta Letizia andrea beren ohorezko aulkietara iritsi direnean, Nafarroako Gobernuaren Tronpeta eta Atabalen Bandak Espainiako eta Nafarroako Ereserkiak interpretatu dituzte.

Konplexutasunaren kudeaketa

Jarraian, Barcina Lehendakariak agerraldia egin du eta bertan printze-printzesari eskerrak eman dizkie bertan egoteagatik; horrekin batera, Innerarity-ren irudi artistiko eta humanoa goraipatu ditu, eta gizarte hobea lortzeko funtsezko tresna gisa filosofoak ezagutzarenganako azaldutako pasioa azpimarratu.

Sarituak saiakera-idazle modura duen nazioarteko ospea nabarmendu du Barcinak eta baita egun bizitzea egokitzen zaigun errealitate sozialari buruzko bere hausnarketa baliotsuak ere. "Gertakizun historiko bati aurre egiten ari gara, ziur asko Espainiaren trantsizio garaitik izandako erronka nagusia –azaldu du Lehendakariak–. Gertatzen ari den aldaketa sozialaren tamainak eta abiadurak ordezkari politikoak jokoz kanpo harrapatu gaitu eta gure diskurtsoa ere zaharkituta geratu da. Innerarity-k ondo dioenez, "hiztegi politiko guztiak zahartu egin dira nahiz eta haien kontzeptuak erabiltzen jarraitze diren".

Ondoren, aipatu du, nolanahi ere "gure erantzukizuna dela eta gure betebeharra gertakizun konplexu horiek kudeatzen jakitea", eta gaineratu du guztiok bat etorri arren politika aldatu egin behar dela, ez dago alternatiba eraginkorrak proposatzeko akordiorik: "Eta Innerarity aipatuko dut berriz ere, hark esaten duenean erraz samarra dela erregistratzea zerbaitek ondo funtzionatzen duela, baina gauzak zailtzen direla zerk ordeztu behar duen iragartzen denean", baieztatu du.


Lehendakaria bertaratutakoen aurrean egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Barcinak azpimarratu du ere politikaren aldaketaren ideia "ez dela etorriko politikaren heriotzatik baizik eta duintasunaren itzuleratik. Hori dela eta, aldaketa politikoa "ez da herritarrek beren erakundeetan adierazitako borondatea ordezten lortuko", eta ezta "etorriko ere mugimendu populista eta totalitarioetatik, eta hartan inoiz sinetsi ez duten pertsonen aldetik ere".

Barcinak defendatu du Nafarroa Komunitate anitz eta askotarikoa dela eta 2013ko sari hau, hain zuzen, "aniztasunari, bizikidetzari, errespetuari eta ikuspegi integratzaileari eta ez baztertzaileari egiten zaion aitorpena dela".

Azkenik, Errege Gorentasunei gonbita luzatu die hurrengo Kulturaren Vianako Printzea Sarian izan daitezen; hurrengo urteko sariak 25 urte beteko ditu eta –aurreratu duenez– saritu guztiak batzen saiatuko dira eta "etorri ezin direnak gogoratzen ahaleginduko gara, Alfredo Landa maitea esaterako, guztiok maitasun guztiarekin gogoratzen duguna".

Lehendakariaren hitzen ondoren, Juan Gaínza Berrok zuzendutako Iruñeko Orfeoiaren Eskolaniak, Bardos Lajos konpositore hungariarraren "Szellö zúg" (Brisak soinua egiten du) abestia interpretatu du.

Musika-interpretazio horren ondoren, Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusi Fátima Baigorri Romerok saria Daniel Innerarity-ri emateko foru-dekretua irakurri du eta, jarraian, saritua oholtzara igo da Felipe jaunaren eskuetatik saria jasotzeko.

Ezagutzaren balio soziala

Ondoren, bertaratuek 2013ko Vianako Printzea Saria jaso duen Daniel Innerarityren hitzak entzun dituzte, eta hark sariagatik eskerrak eman ditu bere diskurtsoaren hasieran.

Izan dituen lehiakideen maila handia aitortu ostean, Innerarity-k esan du sari hau beretzat nahiz ezagutzak gizartean beteko duen funtzioarentzat dela. "Ezagutza saritzeak zenbait jarrera baloratzea dakar: iraunkortasuna, apaltasuna, espiritu kritikoa, elkarrizketarako jarrera eta egiaren bilaketa, bizikidetzarako oinarrizkoak direnak". Balio horiek guztiak ez dute zerikusirik "krisi ekonomiko honetara ekarri gaituzten zekenkeria eta ergelkeria kolektiboaren kateatze desegokiarekin. Egungo hondamendi ekonomikoa ikusita, gaur oraindik argudio gehiago ditugu baieztatzeko gizarte bat libreagoa dela, eta aberatsagoa ere, bere ezagutza gero eta hobea den heinean".

Jarraian, haren iritziz gizarteak dituen hiru erronka nagusiez aritu da: gure kultura politikoaren aldaketa, pentsamenduaren balioa bizikidetza demokratikorako eta errespetu gehiagoko gizarte bat eraikitzeko beharra bere aniztasunarekin eta integratuagoa.

Hala, nabarmendu du "politika beste era batera egin behar dela, beste estilo batekin eta beste lehentasun batzuekin", eta berriz esan du "gobernagarritasunaren aurrean ez gaudela bakarrik baizik eta kultura politiko klase baten amaieraren erdian". Azaldu duenaren arabera, herritarrek eskatzen dute gizartea egiten ari den sakrifizioa justiziaren esparru batean jar dadila. "Egia da ez dagoela mirarizko irtenbiderik, baina behintzat irtenbide bidezkoak izan behar dira"-aipatu du-.

Bizikidetza demokratikorako pentsamenduaren balioari dagokionez, Innerarity-k defendatu du "dribling laburra egiteko teknika alde batera utzi behar dela eta politika handitasunez egin"; izan ere, gizarteak ez du akordioa zabalagoak osatzeko bere liderren gaitasun-eza ulertzen, hainbat eta hainbat herritarren zailtasun eta etsipen handiaren aurrean.

Sarituak gure artean erlazionatzeko dugun modua eta gure arteko ezberdintasun politikoen balorazioa aldatzeko beharra ere defendatu du; izan ere, haren aburuz, horretan hobetzeko asko dugu: "Bizikidetza oso zaila egiten da besteak etiketatzeko ohitura dugunean eta gure aurreiritzien berrespena uneoro bilatzen dugunean eta ezberdina dena baztertzen dutenak, modu ireki batean edo zorroztasunez".

Eta gaineratu du: "Errespetu handiagoko gizarte bat eraiki behar dugu, bere barneko aniztasunarekin eta integratuagoa".

Felipe jaunaren hitzak

Ondoren, Felipe jaunak bere agerraldia egin du, eta sarituari nahiz haren familiari zorionak eman eta gero, Innerarity-ren hausnarketak azpimarratu ditu, pentsamenduaren historiaren jakituria sakon batean oinarrituta daudenak eta baita errealitatearen ezagutza zehatzean ere. "Hori hizkuntza argi eta zuzen batean egiten du –erantsi du–, denontzat ulergarria dena, eta neurrizko espiritu baikorrarekin".

Gainera, indarra hartzen ari den filosofoaren pentsamenduaren estatuko nahiz nazioarteko aitorpenaz jardun du "haren azterketaren zorroztasunari eta bere proposamenen koherentziari esker", bai eta jorratzen dituen gaien interes eta egokitasunari esker ere.

Agerraldian, Asturiasko eta Vianako Printzea gaur egungo "une zailetan" kulturaren aitorpenak duen garrantziaz aritu da. "Kalitatezko kultura gizarte guztian eragiten duen ondasuna da eta aurrerabidea, ongizatea, enpleguaren sorrera eta ekonomia sustatzen ditu", adierazi du.

Azkenik, diskurtsoari esaera batekin eman dio amaiera: "hobe da abilezia indarra baino", eta sarituak agerraldian aipatu duena. Felipe jaunak, gainera, denbora luzean "hitzaren abilezia erabiltzen" jarrai dezala desiratu dio Innerarity-ri

Jarraian, Eskolaniaren txanda izan da eta Pedro Elías Gutiérrez-en "Alma llanera" abesti venezuelarra interpretatu dute.

Ekitaldiaren amaieran, Felipe jauna eta Letizia Andrea, agintari nagusiekin batera, Ostatuko Patioa utzi dute kanpora irten aurretik Eskolaniako zuzendaria agurtuz eta absideen plazatik Monasterioko sarrera nagusira iritsiz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa