(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da herritartasuna lortzen duten atzerritarren ehuneko handiena duen autonomia erkidegoa
asteartea, 2013.eko abenduak 10


Foru Komunitatean bizi diren bost etorkinetik batek, gutxi gorabehera, Espainiako herritartasuna lortu du azken hamarkadan.


Foru Komunitatea da herritartasuna eskuratu duten atzerritarren ehuneko handiena duen autonomia erkidegoa. % 3 da urteroko ehunekoa; estatu osokoa, aldiz, % 2. Hala baieztatu du Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Inmigrazioaren Behatoki Iraunkorrak Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Inmigrazio eta Emigrazio Idazkaritza Orokorreko datuekin egindako azterlanak.

Azken hamarkadan, Foru Komunitatean bizi diren bost etorkinetik batek, gutxi gorabehera, Espainiako herritartasuna lortu du. Zehazki, 2002 eta 2012 artean 18.232 atzerritarrek lortu dute herritartasuna Foru Komunitatean, eta, 2007tik, urtean 2.000 etorkinek baino gehiagok lortzen dute.

Nafarroako Inmigrazioaren Behatoki Iraunkorrak azpimarratu duenez, azken bi urteetan % 5 egin du behera Foru Komunitateko atzerritarren kopuruak. Horren arrazoiak etorkinen etorrera eten izana, jatorrizko herrialdeetara itzuli izana eta, gehienbat, Espainiako herritartasuna lortzeko prozesu luzea dira.

Eskakizunak, jatorria eta sexua

Herritartasuna lortzeko irizpide nagusia Espainian hamar urtez legezko bizitoki jarraitua izatea da. Hala ere, denboraldi hori bi urtekoa da Iberoamerika, Andorra, Filipinak, Ekuatore Ginea, Portugal eta sefardien komunitatekoentzat. Bestalde, espainiar batekin ezkonduz gero, Espainian bizi beharreko denboraldia urtebetekoa da.

Nafarroan, Espainiako herritartasuna lortzeko modu nagusia egoitza eraginkorra bertan izatea da. 2012an herritartasuna lortu zutenen % 71,7k (bi urteko eskakizuna beteta) eta % 13,1ek (hamar urtekoa beteta) baliatu zuten bide hori.

Iaz Espainiako herritartasuna eskuratu zutenen artean Ekuador eta Kolonbiakoak dira gehienak. 2004tik, herritartasunaren estatistika jatorriaren arabera xehatzen hasi zenetik, Nafarroan herritartasuna lortu zuten lautik hiru Ekuador, Kolonbia, Peru eta Marokokon jaiotakoak ziren. Azpimarratu beharrekoa da, gaur egun, azken erroldako datuen arabera, Ekuadorren jaiotakoen artean, Ekuadorreko herritartasuna dutenekin alderatuta, Espainiako herritartasuna duten pertsona gehiago dagoela.

Sexuari dagokionez, gizonek baino emakume gehiagok dute Espainiako herritartasuna, Nafarroan zein estatu osoan. Hori dela-eta, 2002-2012 denboraldian, emakumeen ehunekoa % 54,9 izan da Nafarroan eta % 56,2 estatuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa