(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ebakuntzetarako itxaron-zerrenda bederatzi egun gutxiagokoa izan zen urtarrilean, irailean hasitako joera indartuz asteartea, 2014.eko otsailak 18


Irailetik, batez besteko itxaronaldia 22 egun baliodun murriztu da, eta 2012ko uztailean beste itxaron behar da.


Osasunbideko ebakuntzetarako itxaron-zerrenda bederatzi egun gutxiagokoa da abendutik, hau da, 92 egun baliodunekoa. 2012ko uztaileko bera da itxaron beharreko egun kopurua, 2014ko urtarrilaren 31n eskuratutako datuen arabera.

Hala, irailean hasitako berehakadari eutsi zaio. Abuztutik irailera ere 5 egun jaitsi zen itxaronaldia. Urrian hamabi egun murriztu zen, azaroan 3, abenduan (igoera nabarmena izan ohi duen hilabetea) ia 2 egun handitu zen, eta urtarrilean 9 egun jaitsi zen berriz ere. Guztira, ebakuntzetarako itxaron-zerrendan daudenen itxarote-aldia 22 egun murriztu da bost hilabetean.

Gaur egun ebakuntza kirurgiko baten zain daudenen kopuruari dagokionez, 266 pertsona gutxiago daude aurreko hilabetearekin alderatuta. 2013ko apiriletik, ebakuntzetarako itxaron-zerrenda % 14,8 txikitu da. 11.097 pertsona izatetik 9.453 pertsona izatera pasa da; 2011ko azaroan besteko kopurua da.

Batez besteko itxarote-denbora 20 ebakuntza-espezialitatetatik 16tan txikitu da: kirurgia baskularrean egun 1 murriztu da (66 egunetik 65 egunera), bihotzeko kirurgian 4 egun (31tik 27ra) eta neurokirurgian 5 egun (33tik 28). Gehien eskatzen diren ebakuntzen espezialitateen kasuan, honako hau da egoera: kirurgia orokorrean itxarote-aldia 9 egun murriztu da (72 egun ziren, orain 63 egun dira), oftalmologian 42 egun izatetik 35 egun izatera jaitsi da, eta traumatologian 6 egun txikitu da (144 egun ziren eta orain 138 dira).

Lehen kontsulten itxaron-zerrendak

Bestalde, lehen kontsulten batez besteko itxarote-denbora abenduko egun kopuru orokor bera da (batez beste 56 egun). Hala ere, datozen hilabeteetan kopuru hori murriztu egingo dela aurreikusi da, plan espezifiko bat jarriko delako abian. Espezialitateka, onkologian 4 egun murriztu da itxaron beharreko denbora (batez beste 5 eguneko itxarotea); 9 egun bularraldeko kirurgian (4 eguneko itxarotea); 11 egun kirurgia orokorrean (104 egun izatetik 93 egun izatera), 5 egun neurokirurgian (20 egunetik 15 egunera); eta osasun mentalean 27 egun baliodun dira batez beste itxaron beharrekoak.

Gogorarazi beharrekoa da Osasunbidek pazienteei lehentasuna emateko mekanismoen bidez kudeatzen dituela itxaron-zerrendak, hala, lehentasunezkoak diren eta ez diren ebakuntzen artean banaketa ezartzen du. Mota horretako kudeaketaren bidez garrantzi kliniko handiagoko prozesuetan atzerapen desegokiak saihestea da helburua; itxarote-zerrenden gainean edozein jarduera gauzatzeko funtsezko irizpide ukaezina da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa