(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia ehun erakunde ari dira koloneko eta ondesteko minibiziaren detekzio goiztiarraren programa hedatzen

astelehena, 2014.eko martxoak 10


Iruñerriko Mankomunitateak hiriko autobusetan 2.000 liburuxka informatibo eseki ditu biztanleak halako tumoreak garaiz diagnostikatzea ahalbidetzen duen proba egitera animatzeko.


Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programaren kartela.

92 enpresa, erakunde eta elkarte  ari dira kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programa zabaltzen Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, biztanleei kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programan parte hartzeak duen garrantziaz kontzentziatzeko. Programa 50 eta 69 urte arteko 166.000 nafarrei dago zuzenduta .

Erakunde horien egoitza eta lan-zentroetan kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarrari buruzko kartelak eta liburuxka informatiboak banatuta, programari atxikitako erakundeen modu aktiboan parte hartzen dute, prebentzio-programan ahalik eta jende gehienak parte har dezan. Programan parte hartzeko, etxean proba erraz bat egin daiteke hasierako fasean dauden tumorerik badagoen ala ez detektatzeko. Horri esker, kasuen % 90 senda daiteke.

Kanpainan parte hartu nahi duten enpresa, erakunde, organismo edo taldeek www.cancercolon.navarra.es webgubera jo dezakete eta, bertan, "atxikitzeak" atalean sartu. Informatzeko materiala eta enpresen eta erakundeen barneko aldizkari eta argitalpenetarako logotipo eta irudiak eskuratu ahal izango dituzte, Nafarroako gizartean programa zabaltzen laguntzeko.

Liburuxka informatiboak esekita hiri-autobusetan

Kanpainaren barruan, Iruñerriko Mankomunitateak, Transports Ciutat Condal enpresarekin batera (Eskualdeko Hiri Garraioaren emakidaduna), kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programa zabaltzeko, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hasi du autobusetan programari buruzko azalpenak ematen dituzten 2.000 liburuxka esekita.  Datozen bi asteetan, hiri-autobusen erabiltzaileak izango dira biztanleei helarazi nahi zaizkien honako bi ideia hauen hartzaileak: kolon eta ondesteko minbizia ehunetik 90 kasutan senda daitekeela garaiz detektatuz gero eta, horretarako, etxean proba erraz bat egin daitekeela.

Beraz, Iruñerriko Mankomunitatea, hainbat jarduera gauzatuta, kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko kanpainaren hedapenean parte hartu duen beste erakunde bat izango da. Orain arte, "la Caixa" Gizarte Ekintza, El Corte Inglés, Laboratorios Cinfa, eta Nafarroako RNE, COPE, SER eta Onda Cero irrati-etxeek hartu dute parte.

Atxikitako erakundeak

Jarraian, kanpainari atxikitako erakunde, enpresa eta taldeak zerrendatzen dira:

Tokiko erakundeak eta organismo ofizialak: Burlatako Udala; Los Arcosko Udala; Atarrabiako Udala; Iruñerriko Mankomunitatea; Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea; San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatea; Nafarroako Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea; Azkoien Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea; Nafarroako Lurraldeko Justizia Kudeatzailetza Iruñean.

Elkarteak, fundazioa, kooperatibak eta kirol-erakundeak: Nafarroako Industriaren Elkartea; Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea; Anasaps; Nafarroako Ostalaritza Elkartea; Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofiziala; Nafarroako Saltokien Federazioa; Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa; Argibide fundazioa; Donibane Kirol Elkartea; Club Tenis Pamplona; Gesport Gestión Deportiva; Cooperativa Agrícola San Isidro.

Enpresak: 20&02 Otero & Ollo Comunicacion; Ananda Gestion Ett; Ansme; Arpa Abogados y Consultores; Auto Escuela Plaza; Bar Baviera; Bertako; Cadena COPE; Cadena SER; Cafenasa; Comensvi; Comercial Archueta; Comercial Gazpi; Construcciones Merino Arregui; Coposa; Distribuciones Cuadrado; El Corte Inglés; Electricidad Bat Vol; Electronica Selco; Esgasalux; Eskubide; Eurovidrio; Fagor Ederlan Tafalla; Farmacia Cristina Cabiró; Fideltronic; Fimar Autoservicio; Flexngate Navarra; Floristeria Acacia; Frilac; Gap´S Comunicación; Gkn Ayra Servicio; Gorvi; Grupo Ian; Grupo La Información; Grupotem Ett; Hotel Eslava; Industrial Tonelera Navarra; Industrias Cirauqui; Ingeteam Power Technology; Inverprao Flores y Plantas; Iruñampleo; Jatorman; La Estellesa; Laboratorios Cinfa; Leroy Merlin; Limpiezas y Servicios Maju; Magotteaux; Mecanizados Alsasua; Mercado de Ermitagaña; Mercadona; M. Etxenike; Molinero Cozar; Muebles Rey; Neumaticos Lagun S.L; 'la Caixa' Gizarte Ekintza; Onda Cero; Parque de la Naturaleza de Navarra; Piensos Artoa; Pradesol; Prefabricaciones y Contratas Sau; Rpc Superfos; Repuestos Gali Turismo; Residencia San Jerónimo; Resitex; RNE; Trw Automotive.

Dagoeneko 16.164 pertsona deitu dira programan parte hartzera

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programa iragan azaroan jarri zen abian, Tutera-Mendebaldea oinarrizko osasun-barrutikoan. Ordutik, Lizarran eta Iruñeko Donibane eta Milagrosa auzoetan ere ezarri da. Dagoeneko 16.164 pertsona barne hartu dira deialdian, prebentzio-planaren hartzaile diren 166.000 nafarren % 10 gutxi gorabehera.

Detekzio goiztiarraren programaren bidez, kolon eta ondesteko minbiziaren intzidentzia eta hilkortasuna murriztu nahi dira, biztanleen artean minbizia ohikoena baita. Nafarroako emakumeen artean heriotza gehien eragiten dituen minbizia da, eta, gizonen kasuan, heriotza eragiten duten arrazoien artean bigarrena da, biriketako eta trakeakoaren ostean. Garaiz diagnostikatzen bada, gaixotasuna sendatu egin daiteke ehunetik 90 kasutan. Ehunetik 50 kasutan senda daiteke fase aurreratuetan detektatzen bada.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa