(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 530 lagun artatu dituzte 2014ko Sanferminetan astelehena, 2014.eko uztailak 14


Horietatik 47 entzierroetako lasterkariak dira, eta horietatik zortzi adarkaden ondorioz zauritutakoak


entzierroa

Entzierro baten irudia

Osasunbideko ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuek jaiekin zuzenean erlazionatutako 530 kasutan eskaini dute osasun-laguntza aurtengo Sanferminetan (uztailaren 6ko 12:00etatik uztailaren 14ko 8:00etara). Zenbaketa horretan sartzen dira entzierroetako 47 laguni eskainitako arreta (2013an 50 izan ziren), eta horietatik zortzi adarkaden ondorioz zauritutakoak izan dira. Aurten, uztailaren 11a, ostirala, izan da istripu gehien izan dituen entzierroa. Guztira bederatzi zauritu izan ziren, baina horietatik bat ere ez zen izan adarkaden ondorioz. Atzetik, uztailaren 10eko eta 14ko entzierroetan  izan dira istripu gehien. Zazpi lagun artatu dira Nafarroako Ospitalegunean eta, gaurko entzierroan izan dira adarkaden ondoriozko zauri gehien, hiru adarkatu hain zuzen ere.

Aipatu beharrekoa da aurtengo Sanferminetan artatutako kasuen kopurua 2013koa (518) baino zertxobait handiagoa (% 2,3) baina 2012koa baino txikiagoa (657) dela.

Marta Vera Osasuneko kontseilariak, Víctor Peralta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariak, Óscar Gorria Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariordeak eta Luis Otermin Oinarrizko Osasun Laguntzako Larrialdi Zerbitzuko zuzendariordeak jakinarazi dituzte datuok gaur goizean, 2014ko Sanferminekin lotutako Osasunbideren osasun-antolaketaren balantzea egitean.

Mintzaldian, herritar eta bisitari guztien osasuna zaintzen duten osasuneko langile guztien lana nabarmendu eta eskertu dute. Halaber, Gurutze Gorriak Oinarrizko Osasun Laguntzako Unitatean egindako lana azpimarratu dute, hara bideratu baitira jaietako patologia txikiak; hala, pazienteak Dr. San Martín zentrora zein Nafarroako Ospitalegunera eramatea saihestu da.

Osasun-arretak xehatuta

Entzierroetan, Nafarroako Ospitaleguneak 42 lasterkari zauritu artatu ditu. Horietatik zortzi adarkadengatiko zauriak izan dira. Dr. San Martín zentroan beste bost artatu dituzte.

Lasterkari guztietatik 12 ospitaleratu behar izan dira, horietatik bi gaurko, uztailak 14, entzierroaren ondoren. Gaur arte 10 lasterkari daude ospitaleratuta Nafarroako Ospitalegunean (bost adarkadengatik eta bost traumatismoengatik).

Bestalde, entzierroekin erlazionatuta ez dauden 483 larrialdi-kasuen % 53,83 Dr. San Martín zentroan artatu da (260) eta gainerakoak Nafarroako Ospitalegunean (223).

Artatutako pazienteen % 69,56k (336) traumatismoak eta zauriak izan ditu. Azken horiekin alderatuta, intoxikazio etilikoen kopurua txikiagoa izan da, % 13,66 (66 kasu). Gainera, 58 eraso (% 12), hiru elikagai-toxiinfekzio eta beste droga batzuengatiko bi intoxikazio erregistratu dira. Azkenik, beste 17 lagunek presazko osasun-laguntza behar izan dute jaiekin erlazionatutako hainbat arrazoirengatik.

Osasunbideren ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetan kasu gehien artatu ziren eguna larunbata izan zen, uztailak 12. Jaiekin erlazionatutako 77 larrialdi-kasu izan ziren. Horren atzetik eta larrialdi-kasuen hurrenkerari jarraituz, uztailaren 11n (69), 13an (64), 10ean (60), 9an eta 6an (57) izan ziren larrialdi-kasu gehien. Uztailaren 8an 54 kasu erregistratu ziren eta egunik lasaiena uztailaren 7a izan zen, 44 kasutan eskaini baitzen osasun-arreta.

Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak 571 anbulantzia erabili ditu guztira aurtengo Sanferminetan Iruñean eta eskualdean, uztailaren 13ko gauerdira arte.

Amaitzeko, Gurutze Gorriak 226 lagun artatu ditu Oinarrizko Osasun Laguntzako Unitatean. Gehienak jaietako patologia arinak izan dira (traumatismo txikiak, ebakiak, konorte-galtzeak, erorketak, zorabioak edo intoxikazioak). Unitate horrek hurrengo laguntza-mailara (ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdiak) bideratu beharrekoak iragazten ditu. Sanferminetako bi asteburuetan egon da lanean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa