(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa inbertitzeko eskualde erakargarri gisa aurkeztu da Milango Erakusketa Unibertsalean asteartea, 2015.eko ekainak 2


Barcina Lehendakariak Espainiako Pabiloian Foru Komunitatearen Egunaren ospatzen dela baliatuz, bertako baliabide ekonomiko nagusiak ezagutarazi ditu


Agintariak bandera igo den unean

Agintariak bandera igo den unean. Ezkerretik eskuinera: Creis, Sánchez de Muniáin, Barcina, Cosano eta de la Torre. ( irudia handitu )

Nafarroa Foru Komunitatearen Eguna ospatzen ari da gaur, asteartea, 2015eko Milango Erakusketa Unibertsalean, helburu nagusi batekin: munduak jakin dezan atzerriko inbertsiorako eskualde erakargarria dela.

Milanen dagoen Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcinak, Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako jarduneko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinekin batera, jardunaldi hau ospatzeko, eskualdeak zer-nolako erakargarritasun ekonomikoak dituen nabarmendu du, esaterako: industria-sektoreak duen garrantzi handia, 100 multinazional baino gehiago ezarrita bertan, esportazioek duten garrantzia, bai eta eskualdearen kokapen estrategikoa eta fiskalitate propioa ere.

Berezitasun horiek ezagutarazteko, Foru Gobernuak informazio-liburuxka bat prestatu du italieraz, "Nafarroan Inbertitu" izenekoa, Foru Komunitateko datu ekonomiko nagusiekin; egun hauetan banatuko diren sustapeneko giltzatako batzuetan inprimatutako QR kode baten bidez sartu ahalko da, halaber.

Nazioarteko erakusleiho honek eskainitako aukerak baliatzea da ideia atzerriko inbertsioa erakartzeko asmoz, Italiakoa bereziki, erakusketa unibertsala hartzen duen herrialdea. Gaur egun, dozena erdi multinazional italiar daude Nafarroan: Cedepa, Hidro-Rubber Iberica S.A., Ibertissue S.L., Industrie Ilpea España S.A., Unice Balones eta Vegetales Línea Verde.


Yolanda Barcina txistularien alboan

Barcina Lehendakaria, Iruñeko Udalaren Txistularien Bandako kideen alboan. ( irudia handitu )

Espainiako pabiloian 2,2 milioi bisitari inguru izango direla kalkulatzen da ekitaldiak irauten duen 184 egunetan zehar (maiatzaren 1etik urriaren 31ra), hau da, 12.000 pertsona egunean.

Turismoaren eta gastronomiaren sustapena

Nafarroak Milango Erakusketan izango duen presentzia, ordea, ez da arlo ekonomikora mugatuko, eta arlo turistiko, kultural eta gastronomikoa ere jorratuko ditu.

Hala, Espainiako Pabiloian Nafarroaren Astea ospatzen ari den zazpi egun hauetan zehar (astelehenetik, hilak 1, igandera arte, hilak 7), turismoa sustatzeko elementuak jarri dira: bideoak, argazkiak, eta argitalpenak, eta emanaldi kultural nahiz gastronomikoak egiten ari dira erabilera anitzeko aretoan eta barruti espainiarreko zonalde erkidean.

Zehazki, Iruñeko Udaleko Txistularien Bandak egunero bost emanaldi eskaintzen ari da egunero, 11:00, 12:00, 14:00, 16:00 eta 17:30ean, eta kontzertu bakoitzak 15 minutu inguru iraungo du. Errepertorioaren barnean, zortzikoak, kalejirak, biribilketak, minuetak, kontrapasak, alkate soinuak, fandangoa, arin-arina eta herri-dantzak daude, Nafarroako musika tradizionalaren ondarearen adierazpen direnak,

Gainera, Alex Múgica eta Arantxa Sagastibelza sukaldariek (Iruñeko La Perla hoteleko Alex Mugica jatetxekoak) astelehen eta asteartean lau erakustaldi gastronomiko egingo dituzte (show cooking) Nafarroako produktu bereizgarriekin. Produktu horiek kalitatezko honako marka hauetakoak dira: Reyno Gourmet, Nafarroako Zainzuria, Lodosako Pikillo Piperrak, Tuterako Orburua, Nafarroako Olioa, Txistorra eta Mamia.

Plater tradizionalak egin dira (zainzuriak tomate eta tipulinaren ozpin-olioarekin, eta txistor karraskatua Erronkariko gaztarekin), bai eta abangoardiako beste batzuk ere eta Nafarroakoak diren produktuak beste kultura batzuetako jakiekin nahastuz (zainzuriaren gazpatxoa itsaski eta koroneikien salpikoiarekin eta mamiarekin egindako postrea, sagar-konpotarekin, intxaurraren opil gorriarekin eta basoko fruituekin).

Erakustaldi horiek amaitu dira kokteleriako dastatze batekin. Carlos Rodriguez tabernari nafarrak egin du ardo gorria eta Nafarroako patxarana oinarri izanik. Koktel horien artean, bertaratutakoek mojitoaren aldagai bat dastatu ahal izan dute, mentarekin, lima, izotz xehatuarekin eta Nafarroako Ardo Gorriarekin.

Nafarroaren Eguna

Nafarroa Milango Erakusketan igandera arte presente izango den arren, jardunaldi nagusia astearte honetan egingo da, eta bertan izango dira jarduneko Lehendakari Yolanda Barcina eta jarduneko lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáin, bai eta Espainiak Milanen duen kontsul nagusi Antonio Cosano eta Espainiako Pabiloiko komisariorde Cándido Creis ere.

Ekitaldi instituzionala goizeko 11:00etan hasi da banderak igoz eta Espainiako eta Nafarroako ereserkiak interpretatuz. Nafarroakoa Iruñeko Udaleko Txistularien Bandak interpretatu du.

Ondoren, Lehendakariak Pabiloiko Ohorezko Liburuan sinatu du, eta bere eskaintzan Gobernu zentralari eskerrak eman dizkio Nafarroari munduan sustatzeko eman dion "aukera paregabeagatik".

Jarraian egindako agerraldian, Yolanda Barcinak azpimarratu du Milango Erakusketa zer erakusleiho egokia den Nafarroako ekonomia, turismoa, kultura eta gastronomia ezagutarazteko; Nafarroari buruz esan du Foru Komunitate "aurreratu, dinamiko eta irekia" dela.

Programa Iruñeko Txistularien Bandaren emanaldiarekin amaitu da, honako hauek osatutako banda: Fermin Garaikoetxea eta Eiande Aramburu (txistua), Alejandro Martínez (silbotea) eta Iñaki Letamendia (tinpanoa); gastronomia eta kokteleriako erakustaldiak ere izan dira. Jarraian, ordezkaritzak Espainiako pabiloia bisitatu du eta erakusketa-barrutiko beste eraikin batzuk.

Gogora ekarri behar da Nafarroak Milango Erakusketarako prestatutako eskaintza Erakunde Harremanetako eta Turismoa eta Merkataritzako zuzendaritza nagusiek eta INTIA enpresa publikoak antolatu dutela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa