(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabezia 1.602 pertsonatan jaitsi da hilabete batean Nafarroan, eta 4.402tan urtebetean, % 10,7ko jaitsiera beraz ostirala, 2017.eko ekainak 2


Gizarte Segurantzarako afiliazioa 271.823 pertsonatan kokatu da, aurreko hilekoan baino 3.003 gehiago eta duela urtebete baino 7.450 gehiago


Pertsona bat lanean.

Nafarroako langabezia 1.620 pertsonatan jaitsi da hilabete batean, % -4,2, eta 4.402 pertsonatan urtebetean, % -10,7 beraz. Horren arabera, "langabeziak behera egiteko joera nabarmenago finkatu da". Horrela adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, gaur, Behatokiak CIVICANen antolatutako jardunaldian.

Hauxe adierazi du lehendakariordeak: "maiatza normalean hilabete ona izaten da langabeziaren jaitsierari dagokionez, baina nabarmendu behar da beste urte batzuekin alderatuz, emaitza askoz ere positiboagoa dela. Izan ere, urteko aldaketari dagokionez, jaitsiera krisiaren aurreko urteetan gertatutakoa baino handiagoa da. Langabeziaren termino absolutuetan, 2009ko urtarrilera arte joan behar dugu antzeko zifrak aurkitzeko".

Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatzen eta aztertzen dituen erakundeak, azpimarratu du urte-sasoiaren eraginaren ondorioz, otsailetik irailera bitartean gutxi gorabehera langabeziak behera egiten duela. Gero, urte hasierara arte handitzen da, edozein dela ziklo ekonomikoa. "Adierazi den bezala, kontua da gorabehera horiek zer intentsitaterekin gertatzen diren alderatzea. Konparazio horren arabera, langabeziak maiatzean izandako hileko jaitsiera (% -4,7), positiboena izan da 2007. urtetik".

Urteko aldaketa

Urteko aldaketari dagokionez, % 10,7ko jaitsiera hori daturik onena izan da, baita krisiaren aurretik ere. Hauek izan dira azken urteetan egondako urteko jaitsierak: 2016. urtean langabezia % -7,8 jaitsi zen; 2015ean, % -9,1; 2014an, % -7,6, eta 2013an langabezia % 7,3 igo zen.

Datu hauek berresten dute urte-sasoiak langabezian eragina badu ere, azken jaitsierak askoz ere handiagoak izan direla, eta, beraz, hobeak izan dira. Jaitsierak ongialdi ekonomikoaren zikloan gertatutakoak baino handiagoak izan dira.

Bestalde, gogoratu behar dugu 2013ko otsailean egon zela Nafarroan langabezia-mailarik handiena: 56.524 langabe. Hau da, hortik aurrera langabezia % -34,9 murriztu da, beraz, 19.751 langabe gutxiago daude erregistratuta. Horrela, langabeziaren gutxieneko mailaren (2007ko maiatzean) eta gehieneko mailaren (2013ko otsailean) artean 37.679 langabe gehiago egon zirela, eta hortik aurrera langabeziak behera egin duela (19.751 pertsona gutxiago) kontuan hartzen badugu, langabeziak % 52 egin du behera; erdia baino zertxobait gehiago, beraz.

Beste elementu garrantzitsu bat da langabezia babesteko Estatu-sistemaren estaldurari dagokiona. Aurkeztutako azken datuek estatu-sistemaren muga nabaria berretsi dute, izan ere, estaldura-mailak behera jarraitzen du. Langabeziagatiko estaldura-tasa apirilean % 46,6koa da. Hau da, lan-esperientzia duten langabeen erdiak baino gehiagok ez dute sistema horretan estaldurarik (% 53,4). Horrez gain, langabeak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan 22.090 langabek ez dute estaldurarik. Horregatik da hain garrantzitsua errenta bermatua gisako berezko laguntza-tresnak.

Estatuan estaldura-tasa % 53,8 arte igo da, hau da, 7,2 puntu gehiago. Izan ere, Nafarroan estaldura-tasak 1,4 puntu egin du behera urtebetean. Estatuan ia puntu bat handitu da (0,95).


Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Langabeziaren jaitsiera eta kontratazioaren igoeraz gain, Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du. Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 271.823 izan da maiatzean, aurreko hilean baino 3.003 gehiago, eta iaz baino 7.450 gehiago. Igoera horiek, beraz, % 1,12koak izan dira hilabete batean, eta urteko hazkundea % 2,82 izan da.

Urteko igoerari dagokionez, egia da Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan dela, % 3,87, gutxi gorabehera puntu bat gutxiago. Hala ere, adierazi behar dugu langabezia-tasa txikiagoko komunitateekin alderatuz, urteko bilakaera positiboago izan dela, afiliazioaren igoera erlatiboari dagokionez. Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatean, afiliazioa % 2,82 handitu da urtean. Bestalde, Euskadin, bigarren izan dena langabezia-tasari dagokionez, urteko igoera zertxobait txikiagoa izan da: % 2,13. Ez dugu ahaztu behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean egon zela: 243.505 afiliazio. Beraz, maiatzeko azken datu kontuan hartzen badugu, 28.318 afiliazio gehiago egon dira, % 11,6ko igoera, horrenbestez.

Kontratazioari dagokionez, maiatzeko datuak positiboak ere izan dira. Lantokia Foru Komunitatean duten enpresen kontratu kopurua 32.735 izan da maiatzean, Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutakoaren arabera. Beraz, aurreko hilaren aldean 5.884 kontratu gehiago sinatu dira, % 21,9ko igoera. Hilean izandako igoerarik handiena da 2006. urtetik. Urteko aldaketari dagokionez, % 6,9 handitu da, beraz, 2016ko maiatzetik 2.102 kontratu gehiago izan dira.

Modu positiboan nabarmentzekoa den beste elementu bat da kontratazio mugagabearen urteko igoera handiagoa, izan ere, aldi baterakoa baino nabarmen handiagoa izan da. Kontratu mugagabeen kopurua % 24,3 handitu da urtebetean; aldi baterako kontratuen kasuan, urteko igoera % 5,9koa izan da. Hil batetik bestera, beraz, kontratazio mugagabeak % 15,5 handitu dira; aldi baterakoak, berriz, % 22,3.

Aldaketa horien ondorioz, maiatzean egindako kontratazioen % 6 gutxi gorabehera kontratazio mugagabeak izan dira; % 5,87 zehazki.

Bestalde, beste datu batzuk nabarmendu behar dira. Kontratazioak 2017ko lehen bost hiletan (urtarriletik maiatzera) izandako igoera handiagoa izan da industrian zerbitzuen sektorean baino, 2016ko aldi berarekin alderatuz. Horrela, industria sektoreko kontratazioaren urteko igoera % 6,2koa izan da orain arte; zerbitzuen sektorearena % 5,2koa. Hala ere, nabarmendu behar da eraikuntza-sektoreak kontratazioan izandako igoera handiagoa, % 13,1ekoa izan baita, eta lehen sektorearen igoera, 2016an baino % 26,8 handiagoa izan baita.

Horrenbestez, industria sektoreko kontratazioaren aldean, 2017. urte honetan zehar sinatutako hamar kontratuetatik hiru, industriatik datoz. Hori oso positiboa da, horrek dituen ondorioengatik. Horrekin lotuta, Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, Nafarroan enpleguaren % 24 industria-sektorekoa da. Izan ere, industria-zamarik handiena duen autonomia-erkidegoa da, Errioxaren (% 21) eta Euskadiren (% 20) aurretik. Estatuan % 12ko zama du industriak, beraz, Nafarroan baino hamabi puntu gutxiago.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien arabera, hileko datuak kontuan hartzen baditugu, aurreko hilaren aldean jaitsiera gertatu da agentzia guztietan. Hauek izan dira jaitsierak: Doneztebeko agentzia, % 8,9ko jaitsiera gertatu da hilabete honetan; Agoitzen, % 7,7, Lizarran, % 6, Altsasun, %-5,6, Tuteran, % 5,1, Lodosan, % 3,7 Iruñean (hiru agentzien multzoa), % 3,5 eta, azkenik, Tafallako agentziaren hileko jaitsiera % 2,9koa izan da.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du, baina ez da hain handia izan. Agoitzeko agentzian (% -16,5), Altsasun (% -14), Tuteran (% -13,3), Lizarran (% -13), Tafallan (% -11,7), Donezteben (% -11,6), Iruñean (hiru agentzien multzoa) % -9,4 eta Lodosako agentzian (% -7,2).

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 21.360 emakume langabe egon dira, % -2,94 (646 emakume gutxiago) eta 15.413 gizon langabe, % -5,84ko jaitsierarekin (956 gizon gutxiago), aurreko hilaren aldean. Beraz, langabeziaren hileko jaitsiera zertxobait handiagoa izan da gizonen artean.

Horrez gain, genero-ikuspegitik aztertzen bada urteko aldaketa, krisiaren urterik larrienen ondoren, non banaketa antzekoa izan zen ("beheranzko berdintasuna" egon zen), langabeziaren banaketa orekatuagoa gertatu da berriz: gizonezko langabeen kopurua % 14,8 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, % 7,5 jaitsi da. Horrela, gaur egun, langabeen % 58 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen arabera, langabeziak behera egin du hilabetean adin-tarte guztietan, 25 urtetik beherako gazteen taldean izan ezik. Kasu honetan, % 0,6ko igoera egon da, beraz, 23 gazte langabe gehiago dago. Bestalde, 25 eta 34 urte arteko langabeen kopurua % 6,6 jaitsi da hilabete batean (476 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabe kopurua % 4,8 jaitsi da (452 gutxiago), 45 eta 54 urte artekoena % 5,6 jaitsi da (525 pertsona gutxiago hilabete batean). Azkenik, 55 urtetik gorako langabeen kopurua % 2 jaitsi da hilabete batean (172 langabe gutxiago hilabete batean).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.765 langabe daude (langabe guztien % 10,2), 25 eta 34 urte artean % 18,2 langabeak dira (6.709), 35 eta 44 urte artean % 24,6 (9.038), eta 45 eta 54 urte artean % 24 (8.834 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artean, % 23 langabeak dira, 8.427 pertsona. Lanean berriro hasteari dagokionez, jarduteko neurriak eta ildoak ezartzerako orduan kontuan hartu behar da hori.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokortua izan du. Gazte langabeen kopuruak % 11,8 egin du behera (502 gutxiago), 25 eta 34 urte artekoen artean % 14,8 jaitsi da (1.167 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 13,1 izan da (1.365 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabeen kopurua % -13,8 egin du behera urtebetean (1.416 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoena % -3,6 (312 gutxiago).

Sektore ekonomikoak

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak behera egin du sektore guztietan. Lehen sektorea % 8,1 jaitsi da, beraz, apirilaren aldean 174 langabe gutxiago dago. Bestalde, industrian, % 5,2 jaitsi da (267 langabe gutxiago), eraikuntzan, % 6,9 (172 pertsona gutxiago) eta zerbitzuen sektorean % 4 jaitsi da (1.002 gutxiago). Aurreko lanik gabeko pertsona kopurua % 0,4 igo da (13 pertsona gehiago).

Urteko datuei dagokienez, nabarmentzekoa da langabeziak behera egin duela sektore guztietan, baina eraikuntzan eta industrian batik bat. Horrela, eraikuntzaren sektorean % 22,9 jaitsi da urtean (689 langabe gutxiago urte batean). Bestalde, langabeziak % 14,3 egin du behera industrian, 823 langabe gutxiago urte batean, beraz. Lehen sektorean % 10,3 jaitsi da, 228 langabe gutxiago. Azkenik, zerbitzuen sektorean urteko jaitsiera % 9,4koa izan da, beraz, 2.509 pertsona gutxiago.

Sektoreko jaitsiera horiek bereziki positiboak dira, aurreko hiletan antzemandako joera finkatu delako, izan ere, langabeziaren jaitsierak industrian zerbitzuen sektorean baino handiagoa izaten jarraitzen du. Hala ere, aipatu behar da zerbitzuen sektoreko langabezia, langabezia osoaren % 66a dela, eta industrian dagoen langabezia, berriz, % 13koa dela. Bestalde, eraikuntzakoa % 6koa da eta lehen sektorekoa % 5ekoa.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa