(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLk 17 ikastaro espezifiko antolatu ditu enplegurako prestakuntza ematen duten irakasleentzat ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Ehun bat pertsona bildu dira profesional-talde horri zuzendutako berrikuntzari eta marka pertsonalari buruzko jardunaldira; taldea 1.300 bat pertsonak osatzen dute


NEZ-NLko zuzendari kudeatzailea den Paz Fernández enplegu-irakasleei zuzendutako berrikuntzari eta marka pertsonalari buruzko jardunaldian. ( irudia handitu )

Nafar Lansarek 1.300 pertsona ditu irakasleen fitxategian inskribatuta; hau da, Foru Komunitatean enplegurako prestakuntza emateko baimendutako profesionalak.

Prestakuntza-eskaintzaren funtsezko zutabearekin komunikazioa indartzeko eta trebakuntza ere errazteko asmoarekin, erakundeak jardunaldia antolatu du ostiral honetan: “Berrikuntza eta marka pertsonala enplegurako prestakuntzan”. Bertara ehun bat lagun hurbildu dira, eta profesional horientzako 2019ko Prestakuntza Plana aurkeztu dute.

Prestakuntza espezifikoa 17 ikastarok osatzen dute, eta hauei buruzkoak izango dira: alderdi didaktikoak eta metodologikoak (materialak, baliabideak edo proiektuetan oinarritutako ikaskuntza), irakasleentzako coaching, ingelesa, ikastaroen online tutoretza, adimen-desgaitasuna duten pertsonen tratamendua edo lan-orientazioa. Izena emateko epea ikastaroa hasteko eguna gerturatzen ari den heinean irekiko da.

Berrikuntzari eta marka pertsonalari buruzko jardunaldia aipatu eremuetan ospe handia duten bi espezialistak eman dute: Celia Ruiz, prestakuntzaren berrikuntzan espezialista eta erreferentziazko blogaria; eta Félix Muñoz, marketing arloetan saritua.

Saioa, NLko zuzendari kudeatzailea den Paz Fernándezek aurkeztu du, eta ondorengoa nabarmendu du: “prestakuntza pertsonen eta irakasleen abiapuntua da; azken horiek “ikaskuntzaren agente bideratzaileak dira”, eta, gaur egun, pertsonak aldaketa azkarren ingurunera egokitzea errazteko erronka dute. “Enplegurako prestakuntzako profesionalak bereziak zarete gizartearentzat, garatutako herrialdeen gakoa hezkuntza eta prestakuntza baitira. Egokitu beharreko lehen pertsonak zarete, enpresa-mundutik eta benetako lan-esperientziatik oso gertu baitzaudete”, justifikatu du.


Ezkerretik eskuinera, Gaitasun Profesionalen Garapen zerbitzuaren zuzendaria, Ignacio Catalán; Enplegurako Prestakuntzaren Garapeneko teknikaria, Lola Urrutia; Celia Ruiz eta Félix Muñoz. ( irudia handitu )

Jarraian, “Marka pertsonalaren kudeaketa prestakuntzako profesionalentzat” izeneko hitzaldia eman du Félix Muñozek, Marketing eta Komunikazioko irakaslea eta aholkularia, Marketing arloko profesional onena bezala izendatua eta behin baino gehiagotan saritua komunikazio-mailako sormenean, eraginkortasunean eta berrikuntzan egindako kudeaketarengatik; halaber, 25 urteko lan-esperientzia Coca-Cola, Cepsa, Telefónica eta Movistar bezalako konpainietan. Merkatuan marka baliotsua izatea edozein negoziorentzat abantaila den moduan, prestakuntzako profesionalarentzat ezinbestekoa da lana erraztuko dion eta irudi eta pertzepzio egokia nahiz sinesgarritasuna emango dion marka pertsonal ona sortzea eta horri eustea.

11:30ean eta 2019ko Irakaskuntza Plana aurkeztu ondoren (enplegurako prestakuntzako irakasleentzako prestakuntza-jarduerak), Celia Ruizen txanda izan da, Paterna-Valentziako CRNko Garapen, Berrikuntza, Esperimentazio eta Prestakuntza Departamentuko arduradunarena.

“Prestakuntzan berritu” blogaren egilea da, eta honako hauen inguruko proiektuak garatzen ditu: irakaskuntzako gaitasun digitala, metodologia aktiboak sartzea erreminta digitalekin, LABORA gela birtualaren kudeaketa, e-Learning edukiak, irakasle berritzaileen komunitateak, e.a. Horrez gain, ikastaroak, hitzaldiak ematen ditu etengabe ikasteko bide berrien, irakaskuntzako gaitasun digitalaren edo profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko hedapenaren inguruan.

Aurrerapen  teknologikoek eta ekonomia digitalak eta globalizatuak irakasleak prestakuntza profesionala nola jorratzen ari diren hausnartzera behartzen ditu; hain zuzen ere, pertsonak malgutasuna, egokitzeko gaitasuna eta okupazio jakin batekin loturikoetatik haratago dauden trebetasunak eskatzen dituzten lan-inguruneetan integra daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa