Dementzia pairatzen duen pertsonak lehenago egiten zituen jarduerak alboratu ohi ditu pixkanaka, gaixotasuna garatu ahala agertzen hasten diren muga fisiko eta kognitiboen ondorioz. Jarduera guztiak albora ez ditzan, lagungarria izan daiteke zereginak haren maila funtzionalari egokitzea, haiek samurragoak, seguruagoak eta errazagoak gerta dakizkion.
Ona da, halaber, bere gaitasunen araberako jarduerak proposatzea, eta behar bezala lagundu eta gainbegiratzeko prest gaudela erakustea.