(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Zer egin daiteke kutsadura saihesteko?

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

 

Birusa hedatzea saihesteko, garrantzitsua da aholku hauei jarraitzea: A, B, C eta D.

A

Eskuak garbitu, urarekin eta xaboiarekin, gutxi gorabehera minutu batez, modu eraginkorrean garbitzeko.

  • Zergatik?
    • Gripearen birusa listu tantatxoen bidez eta eztul edo doministiku egitean sortutako sudur-sekrezioen bidez transmititzen da.
    • Tantatxoak eskuetan edo azaleretan gelditu daitezke (altzarietan, eskulekuetan, objektuetan…); horregatik, eskuak garbitzeaz gain, garrantzitsua da objektuak ez elkarbanatzea, hala nola edontziak, mahai-tresnak, botilak, etab. eta azalera horiek ohiko garbiketa-produktuekin sarritan garbitzea.

  • Nola?
    • Urarekin eta xaboiarekin, gutxienez, minutu batez.

  • Noiz?
    • Begiak, sudurra edo ahoa ukitu, pertsona gaixo bat artatu, jan, komunera joan, pixoihalak aldatu, etab. egin aurretik eta ondoren.
    • Eztul edo doministiku egin, garraiobide publikoan bidaiatu, kaletik itzuli, objektuak ukitu, etab. egin ondoren.
    • Eskuak garbitzeko lekurik ez baduzu, erabili sarri-sarri alkoholdun eskuoihalak.

    B

    Estali ahoa eta sudurra doministiku edo eztul egitean.

    • Zergatik?
      • Gripearen birusa pertsonen artean transmititzen da hitz, eztul eta doministiku egitean isurtzen ditugun tantatxoen bidez. Tantatxoak eskuetan geratu daitezke; horregatik, eskuak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu behar dugu.

    • Nola estali?
      • Botatzeko paineluarekin edo komuneko paperarekin (erabilitako painelua zakarrontzira bota ondoren, itxi poltsa eta garbitu eskuak).
      • Ukondoaren barruko aldearekin.
      • Eskugainarekin.

      C

      Etxean: gripea baduzu, saihestu leku jendetsuak. Gelditu etxean!

      • Zergatik?
        • Beste pertsona batzuk kutsatzea saihesteko.

      • Noiz?
        • Gripearen prozesuak gutxi gorabehera 7 egun irauten ditu. Hori dela eta, denbora horretan etxean geratzea gomendatzen da, beste pertsona batzuei transmititzea saihesteko.

      • Eta gripea ez baduzu: saihestu gaixorik dauden pertsonekin harremanetan egotea.
      • D

        Egin lo ondo, izan elikadura osasuntsua, edan ura, izan bizimodu fisikoki aktiboa, saihestu alkoholdun edariak eta tabakoa.

        • Zergatik?
          • Bizimodu osasuntsua badugu, gaixotasunari osasun baldintza onetan aurre egin ahal izango diogu.

          Nafarroako Gobernua

          Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa