(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Nork hartu behar du gripearen aurkako txertoa?

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Gripe-zailtasunak izateko arrisku handia dutenek:

  • 60 urte edo gehiago dituztenek.
  • Egoitzetan daudenek (adinekoak edo gaixo kronikoak).
  • Haurrek (6 hilabetetik gorakoek) eta gaixotasun kronikoak dituzten helduek:
      • diabetes mellitus, giltzurruneko gutxiegitasuna, hemoglobinopatiak eta anemiak, asplenia, gibel-gaixotasun kronikoa, gaixotasun neuromuskuluar larriak edo immunoezabaketa (GIB infekzioak edo botikek eragindakoa edo transplantea egin zaienek dutena), disfuntzio kognitiboa eragiten duten gaixotasunak (Down sindromea eta dementziak).

  • Obesitate morbidoa dutenek (gorputz masaren indizea 40koa edo handiagoa).
  • Aspirinarekin tratamendu luzea hartzen ari diren 6 hilabetetik 18 urtera artekoek.
  • Emakume haurdunek.

Gripearen ondorioz zailtasunak izateko arrisku handia dutenei gripea transmititu ahal dietenek:

  • Osasun arloko langileek.
  • Adinekoen edo gaixo kronikoen egoitzetako langileek.
  • Etxeko zaintzaileek eta adinekoekin edo gaixo kronikoekin bizi direnek.

Txertoa pertsona hauei ere gomendatzen zaie:

  • Oinarrizko komunitate-zerbitzuak egiten dituzten langileei.

Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, suhiltzaileak, babes zibileko zerbitzuak eta espetxeetako langileak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa