(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Nafarroako 2002-2005 Osasunaren Kontua

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

"Nafarroako Osasunaren Kontua" izeneko estatistika eragiketaren txostena" 2002-2005 aldiari dagokionez

Txosten hau "Nafarroako Osasunaren Kontua" izeneko bilduma baten bigarrengoa da. Estatistika eragiketa horrek Nafarroako estatistika publikoan parte hartzen du. OCDE mailako estandarizatutako metodologia erabiltzeari esker, konparazio nazionala eta nazioartekoa egin daitezke, baita osasun arloko gastuaren bilakaeraren azterketa zorrotza ere, denboraren zehar. Informazio hori guztia bi urtez behin aurkeztuko da.

portada del informe

Dokumentuaren azala

Nafarroako osasun arloko gastu guztiari buruzko datuak ikusgai daude, eta 2002-2005 aldiko osasunaren gastu publikoa zehatzago aztertu da, alegia; azterketaren xede nagusia. Horrez gain, aldi berdinari dagokion Nafarroako gastu pribatua ere balioetsi da.

"Nafarroako Osasunaren Kontuak" osasun sektoreko finantzazioan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, euren ekarpena zenbatzen du, gastu garbiak balioesteko egindako transferentziak kalkulatzen ditu, eta gastuaren xede funtzionala ezartzen du. Horrez gain, kontuak ere OCDEk "osasunarekin lotutako gastua" deiturikoari buruzko informazioa ekartzen du.

Bertako hirugarren atalean, azterketak osasun sektoreko panoramika nazionala eta nazioartekoa eskaintzen ditu, esfortzuaren (osasunaren gastua BPGren ehunekoan) eta intentsitatearen adierazleak (osasunaren gastua biztanle bakoitzeko) nagusiki oinarri hartuta.

Azken eta laugarren kapitulu bat erantsi da, Osasun Departamentuko gastuaren bilakaerari buruzko xehetasunekin, alegia; Nafarroako osasunaren finantza-eragile nagusia.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa