(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Nafarroako 2006-2007 Osasunaren Kontua

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

"Nafarroako Osasunaren Kontua" izeneko estatistika eragiketaren txostena, 2006-2007 aldiari dagokionez

"Nafarroako Osasunaren Kontuaren" helburua Nafarroako osasun gastua balioestea da, bai bere osagai publikoarena (hura sakonagoa aztertzen da) eta bai pribatuarena. Txosten hau bilduma baten hirugarrena da, eta 2006-2007 aldiko datuak biltzen ditu, bildumak 2003. urtetik zabalduz, Osasun Departamentuko 1995-2008 aldiko bildumez gain. Aipatutako kontua bi urtez behingoa da, eta haren bilduma historiko bat osatuko da.

 2006-2007 Excel Taulak 

Azterketa honetan erabiltzen den gastu kontzeptua Osasun Kontuen Sisteman erabilitakoa da (System of Health Accounts- SHA -) OCDEk garatuta. Sortzapen printzipioa erabiltzen da (hitzartutako gastua), kutxa printzipioaren ordez (likidatutako gastua), benetako gastuarekiko hurbilketa gisa. Horrez gain, gastu eragileen artean egindako ekarpen garbiak hartzen dira kontuan, gastu bera bitan ez kontabilizatzeko.

Osasun gastuari buruzko datuak aurkeztu dira hurrengo sailkapenak erabiliz:

1.- Finantza eragilearen araberako sailkapena (OCDEren Sailkapena)  hiru digituen mailan (bi sektore pribatuan), finantzatzen duenaren edo finantza-bitarteko zuzenaren ikuspuntuaren arabera, baliabideen azken jatorriraino iritsi gabe. Erabiltzen den finantzazio iturrien sailkapena ICHA-HF da (International Clasification of Health Accounts). Hark entitateak honela banakatzen ditu: Herri Administrazioak (Administrazio Nagusia, Nafarroako Gobernua, Tokiko Administrazioa, eta Gizarte Segurantzaren Administrazioak); eta Sektore Pribatua. Nafarroa mailako datuak 1. taulan daude ikusgai.

2.- Sailkapen funtzionala. Oraingoz OCDEren sailkapen funtzionala erabilgarri dago bakarrik lehenengo digituaren mailan eta hainbat kode funtzional erantsita (HC1-HC4 "Osasun laguntza eta osagarrizko osasun zerbitzuak ). Hurrengo Konturako espero da bereizketa-maila handiago erabilgarri izatea. Horiez gain "osasunarekin lotutako gastua" ere sartu da (HCR.1 - HCR.5), honako hauek barne hartzen dituena: kapitalaren osaera gordina; osasun langileen prestakuntza; osasun arloko ikerketa eta garapena; elikagaien osasun kontrola, eta higienea eta edateko ura, eta ingurumen osasuna. Osasun gastu osoa zenbatzerakoan (1. eta 2. taulak) ez da "osasunarekin lotutako gastua" kontuan hartzen (bakarrik kapitaleko gastuak).Nafarroa mailako (2. eta 3. taulak), eta Nafarroako Gobernu mailako (4. taula) datuak ikusgai daude.
 
Osasun Departamentuaren gastuari buruzko datuak, halaber, gastu zentroen (5. taula), eta kapitulu ekonomikoen (6. taula) arabera sailkatzen dira.
 
Eta azkenik, osasun gastu publikoari buruzko taula pare bat eta BPGren ehuneko osoa aurkeztu dira, Nafarroako, Espainiako, EBko eta OCDEko datuekin, 2003-2007 bildumarako (7. eta 8. taulak).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa