(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga :
      • 4/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari lotutako dokumentu eta aitorpenak aurkezteko tokia zehazten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

4/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari lotutako dokumentu eta aitorpenak aurkezteko tokia zehazten duena

 

(2012ko 18. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 26an)

Atarikoa

Abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren xedapenen testu bategina, eta horren 57. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga kudeatu, ikuskatu, likidazioa egin eta dirua biltzeko eskumena.

Printzipio bera agertzen da urtarrilaren 26ko 16/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Zergaren Erregelamenduaren 32. artikuluan.

Erregelamendu horrek, zergaren kudeaketa arautzen duenean aitorpenaren araubidea eta autolikidazioarena bereizten baititu, 40. artikuluan, aipatu araubideetako lehenari buruzko atalean dioenez, "subjektu pasiboek atal honetan aipatu aitorpenak eta dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak erabakitzen duen tokian".

Foru agindu horrek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako egoera hartzen du kontuan, ez baita berritu Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Jabetzaren eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gainekoa, kudeatzeko sinatua.

Zerga arautzen duen testu bategineko xedapen gehigarri bakarra eta haren Erregelamenduaren 32. artikulua eta lehen aipatu 40.a aplikatuz formalizatu zen aipatu lankidetza hitzarmena eta, otsailaren 13ko 39/2004 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren beraren edo jabetza erregistratzaile jakin batzuen esku dauden likidazio bulegoak zehaztu ziren, zergadunak haietan Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko dokumentu eta aitorpenak aurkez ditzan eta kontzeptu horri dagokion likidazioa egin dakion, non ez duen subjektu pasiboak aitorpen-likidazioa aurkeztea aukeratzen. Aipatu 32. artikuluan baimena eman zitzaion departamentuko kontseilariari Foru Komunitateko jabetza erregistratzaileen esku uzteko zergaren kudeaketa eta likidazioa eta eginkizun horiei buruzko akordioak haiekin sinatzeko.

Lankidetza hitzarmena berritu ez denez gero eta orain arte jabetza erregistratzaileek egin duten likidazio lana kendu, zehaztu behar da aipatu dokumentu eta aitorpenak non aurkeztu behar diren; betiere, kudeaketa atalari dagokio likidazioa egitea.

Beti aintzat hartuta zergaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokiola eta ezin dela aurrerantzean likidazio bulego nagusiaz eta beste likidazio bulegoez mintzatu, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztu beharko dira dokumentuak, gero Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak likidazioa egin dezan.

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamenduko 40. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren esku uzten baitu subjektu pasiboek non aurkeztu behar dituzten aitorpen eta dokumentuak erabakitzeko gaitasuna, zergaren likidazioa egin dakien.

Horrenbestez, agindu dut:

Artikulu Bakarra. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari lotutako dokumentu eta aitorpenak aurkezteko tokia.

Subjektu pasiboek Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztu beharko dituzte Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari (Erregelamenduaren VII. kapituluko 2. idatz-zatian aipatzen dena) lotutako aitorpen eta dokumentu guztiak, Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak likidazioa egin dakien.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 13ko 39/2004 Foru Agindua, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari lotutako dokumentu eta aitorpenak aurkezteko tokia zehazten duena.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra Hartzea

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpen eta dokumentuei aplikatuko zaie, zein den ere zerga sorrarazten den eguna eta lehendik likidazio partzialak edo behin-behinekoak eginak izan edo ez.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa