Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak ‘Q’ kalitate turistikoaren ziurtagiria duten Nafarroako ostatu turistikoen eta zerbitzu turistikoen 2007. urterako gida ofizialak argitaratu ditu.
Berorren Errege-gorentasun Cristina Infantak eta Iñaki Urdangarín jaunak, Palmako Dukeek, gaur goizean, urtarrilaren 18a, osteguna, Nafarroako Foru Komunitatean egin duten bisitan, Tuterako katedrala eta "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketa, iada 74.000 pertsonek bisitatu dutena, ikusi dute. Ondoren, Oliten dagoen Vianako Printzea Paradorean bazkaldu dute, eta arratsaldean Iruñeko Erruki Etxera joango dira, bere sorreraren hirugarren mendeurrena ospatzen dela eta.
Palmako Dukeak, Foru Komunitatean egindako bisitaren barruan, Iruñeko Erruki Etxera joan dira gaur arratsaldean, bere sorreraren hirugarren mendeurrena dela eta. Gogoratu behar da Cristina Infantak eta Iñaki Urdangarín jaunak goizean "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketan izan direla eta Oliteko Vianako Printzea Paradorean bazkaldu dutela. Handik arratsaldeko lau eta erdietan atera dira Iruñara bidean.