Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurrekontuen Foru Legearen proiektua joan den azaroan igorri zioten Parlamentuari, eta itundutako zuzenketak direla-eta, 60,5 milioi euroko inbertsio gehigarria izanen du
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Carlos Chivite Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN-PSOE) idazkari nagusiak 2008ko aurrekontuen gaineko akordioa sinatu dute, gaur, Nafarroako Jauregian. Honako hauek ere parte hartu dute ekitaldian: Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Carlos Esparza Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak, eta Juan Cruz Alli CDN alderdiko presidenteak.
Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak sinatu duten akordio politikoari esker, Gobernuko kide diren talde parlamentarioek (UPN eta CDN) eta sozialistek (Foru Parlamentuko ordezkarien %72, orotara) babesa eman diote PSN alderdiak proposatutako 149 zuzenketak Nafarroako Aurrekontuetan sartzeari. Hartara, joan den azaroan Nafarroako Gobernuak Parlamentuari igorri zion 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektuak 60,5 milioi euroko inbertsio gehigarria izanen du.