Castellano | Euskara | Français | English
Datorren igandean (urriaren 19a) Iruñeko Eskualdeko zirkulazioa zaintzeko zerbitzu berezia antolatu dute, Nafarroako ikastolen jaia dela-eta (Nafarroa Oinez 2008). Hain zuzen ere, 43 foruzainek eskainiko dute zerbitzua, eta Nafarroako Gobernuko helikopteroaren sostengua izanen dute. Guardia Zibilak eta Iruñea, Barañain, Berriozar eta Antsoaingo Udaltzaingoek ere parte hartuko dute zerbitzu berezian.
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren bidez (CRANA), ingurumen boluntarioentzako bi jardunaldi antolatu ditu asteburu honetarako, Erriberrin eta Martzillan. Jardunaldiak Nafarroako ibai eta erreketako ingurumen boluntarioen programaren esparruan antolatu dituzte, La Caixaren eta Ingurumen Ministerioaren babesa duen programaren esparruan.
"Punto de Vista" Zinema Dokumentalaren Nafarroako Jaialdiko hautaketa prozesuan 603 dokumentalek parte hartuko dute. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, eta 2009ko otsailaren 13tik 21era eginen dute.
Nafarroako Gobernuko Etorkinak Artatzeko Bulegoko eta Lan eta Immigrazio Ministerioko ordezkariek bilera egin dute, gaur goizean, Bulegoak Iruñean duen egoitzan, eta Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren (PAAIIN) ezarpena aztertu dute.
José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria Energiaren Batzorde Nazionalarekin (CNE) bildu da, sistema elektrikoaren egoera aztertzeko.