(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

 Imagen decorativa
Osasun-dokumentazioaren arloko eskubideak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Historia klinikoa.


Historia klinikoa gaixo bakoitzaren laguntza-prozesua jasotzen duten agiriek osatzen dute.

Edozein informazio gehitzen bada, sinadura eta data jarriko dira.

Zentroaren betebeharra izango da historia klinikoan jasotako datuak babestea, baimenik gabe eskuratzen edo aldatzen ez uztea eta segurtasun-baldintzetan gordetzea.

Datu horiek erabili ahal izango dira helburu epidemiologikoetarako, ikerketarako edo irakaskuntzarako, betiere, Norberaren Datuak Babestearen inguruko Lege Organikoa betetzen bada.

Gaixoak edo haren ordezkariak eskubidea izango du historia klinikoan jasotako datuak eskuratzeko, Legean aurreikusitako kasuetan izan ezik (hirugarren pertsonek konfidentzialtasunerako duten eskubidearen kaltea eta osasun-laguntzarako interesgarriak diren ohar subjektiboak).

Gaixoa hiltzen bada, familia edo egitatezko arrazoiak medio gaixoarekin lotura duten pertsonek historia klinikoko datuak eskuratu ahal izango dituzte, betiere, hildako pertsonaren gogoaren aurka ez badoa. Halaber, datuak eskuratu ahal izango dira hirugarren batzuen osasunerako arriskua izanez gero, behar bezala ziurtatuta. Bi kasuetan, dagozkion datuak bakarrik emango dira.

Txosten klinikoak.
Gaixo guztiek eskubidea dute laguntza-prozesuari buruzko txosten klinikoa jasotzeko.

Alta-txostena: laguntza-prozesua amaitutakoan, gaixoak eskubidea izango du alta-txostena jasotzeko.

Parteak.
aixoek eskubidea dute baja, alta, baieztapen parteak eta gainerako dokumentuak jasotzeko ezintasuna eta bestelako efektuak baloratze aldera legediaren arabera.

Ziurtagiri medikoak.
Pertsona guztiek eskubidea dute osasun-egoera egiaztatzen duten txostenak edo ziurtagiriak jasotzeko, eta hori doakoa izango da lege edo arau mailako xedapenak horrela ezarritakoan eta Foru Administrazioaren aurrean zerbait egiaztatu behar denean.

Pertsonek eskubidea dute Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideako medikuek jaiotza, heriotza eta Erregistro Zibilerako gainerako gaietarako behar diren ziurtagiri medikuok egiteko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa