Gripe-zailtasunak izateko arrisku handia dutenek:
- 60 urte edo gehiago dituztenek.
- Egoitzetan daudenek (adinekoak edo gaixo kronikoak).
- Haurrek (6 hilabetetik gorakoek) eta gaixotasun kronikoak dituzten helduek:
- diabetes mellitus, giltzurruneko gutxiegitasuna, hemoglobinopatiak eta anemiak, asplenia, gibel-gaixotasun kronikoa, gaixotasun neuromuskuluar larriak edo immunoezabaketa (GIB infekzioak edo botikek eragindakoa edo transplantea egin zaienek dutena), disfuntzio kognitiboa eragiten duten gaixotasunak (Down sindromea eta dementziak).
- Obesitate morbidoa dutenek (gorputz masaren indizea 40koa edo handiagoa).
- Aspirinarekin tratamendu luzea hartzen ari diren 6 hilabetetik 18 urtera artekoek.
- Emakume haurdunek.
Gripearen ondorioz zailtasunak izateko arrisku handia dutenei gripea transmititu ahal dietenek:
- Osasun arloko langileek.
- Adinekoen edo gaixo kronikoen egoitzetako langileek.
- Etxeko zaintzaileek eta adinekoekin edo gaixo kronikoekin bizi direnek.
Txertoa pertsona hauei ere gomendatzen zaie:
- Oinarrizko komunitate-zerbitzuak egiten dituzten langileei.
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, suhiltzaileak, babes zibileko zerbitzuak eta espetxeetako langileak.