Castellano | Euskara | Français | English
Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilariak jakinarazi du gripearen kontrako txertaketa-kanpaina abenduaren 15a arte luzatuko dela aurten; halaber, gripea hartzeko arriskua duten biztanleak prebentzio-neurri hori hartzera animatu ditu.
Luis Campoy Hezkuntza kontseilariak eta Mendabiako alkateak, Samuel Carok, Mendabiako LHko San Francisco Javier eskola publikoa eta DBHko Joaquín Romera institutua berritzeko eta handitzeko obrak inauguratu dituzte gaur goizean.
Gaur, arratsaldeko 18.15ean, inauguratuko da Nafarroako Jauregiko Gabonetako argiteria berria; urtarrilaren 7a arte piztuta egongo da, iluntzetik 22.30era arte.
Gaur, Nafarroaren Egunean, "Nafarroari Omenaldia" egin diote, Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Gobernuko presidentea buru zela. Ekitaldiko protagonistak Foru Erkidegoko GGKEak izan dira aurten. Hala, Nafarroan dauden ehun GGKEetatik berrogeita hamar inguru bertaratu dira.