Castellano | Euskara | Français | English
Guztira 133,5 milioi euroko inbertsioa da
Nafarroako Gobernuak 1.247.660 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran familia ugarien onurarako. Gastu hori Iruñerriko hiri-garraioko autobus bonuen salneurria familia ugariei murrizteko egingo da 2007-2009 aldian.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatu.
Genero-indarkeriaren biktima izanda, errekurtso ekonomiko nahikoa ez dutela eta lanpostu bat lortzeko arazoak dituztela frogatzen duten emakumeei diru-laguntzak eskaintzen zaizkie. Nafarroako Gobernuak diru-laguntza hauen barruan banakako ebaluazioaren erregimena aplikatzen duen akordioa sinatu du.
Nafarroako Gobernuak, gaur goizean, Iruña eta Fitero aukeratu ditu Europako "Hiri bereziak" programa garatzeko leku. Programa horrek tokiko administrazioen teknologia eta informazio tresnak modernizatzea du helburu, horrela, herritar guztiei zerbitzu modernoenak telematika bidez eman ahal izateko.