Castellano | Euskara | Français | English
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martínezek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2007ko lan egutegia onetsi du. Onarpenaren foru agindua pasa den abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Arte garaikidearen ezagutza sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak David Rodríguez Caballeroren lanari eskainitako monografia argitaratu du. Liburuaren argitalpenean, Departamentuak eta Artearen Historian katedradun den Kosme de Barañanok elkarrekin lan egin dute. 500 ale argitaratu dituzte eta aurrekontua 28.600 eurotakoa izan da. Publikoarentzako salmenta-prezioa 50 eurotakoa izango da.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, eta Tafallako alkateak, Maite Mañú Echaidek, lurzoruaren eta etxebizitzaren arloan bi erakundeek 2003-2006 denboraldirako eta ondoren, urtero berritzeko izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan dagoen eranskin bat sinatu dute gaur.