(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak bere lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboa onartu eta banakako atxikimenduen prozesua ireki du

astelehena, 2007.eko urtarrilak 15

Guztira 741 langilek, hala nahiko balute, CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin adostutako akordioaren edukien onura lortu dezakete


Nafarroako Gobernuak gaur onartu du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboa. Hitzarmena duela gutxi hitzartu zuten CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin 2006 eta 2007rako.


Batzorde Negoziatzailean zeuden sindikatuen gehiengoa lortu ez duen hitzarmena izanik (sinatzaileak %32,26 dira, eta sinatu ez dutenak UGT, LAB, ELA eta CEMSATSE dira), beharrezkoa izango da neurri berriari eutsi nahi dioten langileek banakako moduan egitea, testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean.


Nafarroako Gobernuko langileentzat eta CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin hitzartutako hitzarmenak, langile horientzat, pasa den uztailean sinatu zuten (eta CCOO eta AFAPNA sindikatuek babestua) funtzionarioen eta estatutarioak diren hitzarmeneko onura berberak jasotzen ditu.


Nafarroako Gobernuko lan-kontratudunak


Hitzarmenari heldu diezaioketen langileak 741 dira, Nafarroako Gobernuak laboralki kontratatutakoak (595 aldi baterakoak dira eta 146 iraunkorrak) eta horietatik 296 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak dira (batez ere, barne-mediku egoiliarrak), 226 Administrazio Nukleokoak (Ogasuneko langile etenak) eta 219 Hezkuntzakoak (gehienak erlijio irakasleak).


Azaldu den bezala, hitzartu duten hitzarmenak 2006ko uztailean Funtzionarioen Mahai Nagusiaren akordioaren baldintzak ia esklusiboki langileei transaldatzera mugatzen da.Baina, gainera, langileen hitzarmenak beste neurri osagarri eta zehatz batzuk ere jasotzen ditu kolektibo horrentzat, alde batetik, erlijio irakasleen hautaketaren ingurukoak eta, beste alde batetik, barne-langile egoiliarrak egiten dituzten zaintza lanak konpentsatzeko ematen diren zenbatekoen igoera.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa