Castellano | Euskara | Français | English
"Artista Gazteen Topaketak 2007" lehiaketan izena emateko epea irekita dago. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Gazteria eta Kirolaren Nafarroako Institutuaren bitartez. Horren helburua Foru Erkidegoko artista gazteak sustatzeko bide bat eratzea da. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa horretan gazteek beren kultura- eta arte-kezkak adierazi ditzakete, musika, literatura-generoak, arte plastikoak, arte eszenikoak eta musika-bandak erabiliz.
José Andrés Burguete Torres Ingurumen, Lurralde-antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Bizikletaren Gida Plana. Plana gauzatzeko lanak oraintsu bukatu dira, zenbait erakunde- eta gizarte-eragilerekin egindako prozesu parte-hartzailea abian jarri eta gero. Planaren arabera, hamar ibilbide egingo dira 745 kilometroko sarearen barruan.
Francisco Iribarren Fentanes Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Cederna-Garalur, Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa, Erdialdea Garatzeko Partzuergoa, Teder Elkartea, Eder Erribera garatzeko Partzuergoa eta Dédalo Fundazioko ordezkariek gaur goizean sinatu dute "Acércate @ las TIC" programa 2007an garatzeko lankidetza-akordioa. Sinadura-ekitaldian María Isabel García Malo Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria ere egon da.