Castellano | Euskara | Français | English
Instalazioak bere jardueraren zati bat gelditu zuen uztaila amaierako sutea gertatu aurretiko errendimendu maila berberean daude
Denbora luzez prezipitaziorik gabe izatea, Nafarroako lehorreko udako laborantzen garapenean kalte egiten hasi da, esaterako: ekilorea eta artoa. Horien garpen ona moteldu egin da, lehorregiak dauden lurzoruen eraginez. Horrela aipatzen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuek zelaiaren egoerari buruz egindako asteko txostenean, abuztuaren 3 eta 10 arteko aldiari dagokionez.
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ilundaingo Basa-Faunako Berreskuratze Zentroak, Hiri Faunaren Lagunen Elkartearekin lankidetzan, lau hontz askatu ditu Iruñeko Taconera Parkean. Irrati-transmisoreekin markatutako lau hontz hauek Vistabella zonaldean askatzea (Teobaldo II de Champaña Monumentua), hamaika hontz askatzeko aurretik garatutako prozesuaren jarraipena izan da. Azken horiek bertan askatu ziren, uztailaren 26an.