Castellano | Euskara | Français | English
Udan honetan trafiko istripuek eragindako hildakoen kopurua erdira murriztu da Foru Komunitatean, 2006. urtearekin konparatuta eta %80eko jaitsiera izan du 2005eko udarekin konparatuta. 2007. urteko lehenengo zortzi hilabetetan, eta gaurko eguna, ostirala, lasaitasunez amaitzen bada, Foru Komunitateko hiriko eta hiri arteko errepidetan, guztira, 28 lagun hil dira (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean, 5 ekainean, 2 uztailean eta 2 abuztuan). Iazko aldi berberean 41 lagun hil ziren, eta 2005ean, berriz, 59.
Nafarroako Mahasgintzako eta Enlogiako Estazioak (EVENA) aipatu du aurtengo kanpainaren mahats uztaren aurreikuspenak 2006koan baino hobeak izango direla. 2007ko kanpainan, %10eko jaitsiera balioetsi da Errioxako Jatorri Deiturako eta %17koa, berriz, Nafarroako deiturako.
Kudeaketa ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da Eskolako egoitzan edo
Larunbata honetan, irailak 1, Foru Komunitatean ehiza larriko denboraldia hasik da, basurde eta orkatzen uxaldiaren irekierarekin, hau da, Nafarroan zale kopuru gehien biltzen dituzten ehiza larriko barietate zinegetikoak. Debekualdiei buruzko 2007/08 Foru Aginduaren arabera, ostegunero, larunbaterako, igandero eta jaiegunetan basurdeak harrapatu ahal izango dira 2008ko otsailaren 28ra arte. Bestalde orkatza 2007ko abenduaren 30era arte harrapatu ahal izango da uxaldian, baita ostegunero, larunbatero, igandero eta jaiegunetan ere.