Castellano | Euskara | Français | English
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskarkatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Menpetasunerako Agentzia (ANDEP) sortzea onartu du gaur Foru Dekretu bidez. Agentzia, Gizarte Aferak, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentura atxikita dago, eta bere gain hartzen ditu gizarte-zerbitzu orokorren zorroaren prestazioen kudeaketa eta koordinazioa, menpetasunaren eta autonomiaren sustapen eta prebentzioaren esparruan.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, ontzat eman du 2006. urteari dagokion Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Foru Legeko proiektua. Beraren arabera, iaz finkatutako aurrekontua 3.826 milioi euro izan ziren eta %96,7ko exekuzio maila izan zuen.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, krisi egoeran dauden enpresen salbamendu eta berregituratzeko laguntzak arlo honi buruzko indarrekoetara egokitzen dituen ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legeko arauak eman dira.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaur ETA banda terroristak bart gauean Logroñon egin zuen atentatu frustratua gaitzesteko.